Defentsan intentsitatea, atezaina, kontraerasoa eta joku geldoan izanda pazientziari eske garaipen borobila eman dio Gascan SUPER AMARA Bera Berari Hotel Gran Bilbao Prosetecnisa Zuazoren aurrean (32-23, atsedenaldian 17-10).
Lehenengo zati hasieran Buforn eta Arderíus jokalariek izan zuten protagonismoa gola egiteko garaian. Puchek Berasategi-Menéndez bikotearekin jarraitu zuen erdian, Etxeberria eta Menéndez ondoan eta Aramendia eta Arderíus hegaletan. Ederrak usurbiltarra ordezkatu du erasoan eta Castellanos, Guerrera Iberdrola garaikurra jaso zuela partida atarian, atepean.
Bizkaitarrak sutsu hasi dira Buforn eta Ainhoa Hernández bitarte. Halere, defentsan ezin izan dute Arderíusek jokua eten baina golak alde batera eta bestean Zuazo nagusi (14’: 5-7)
Baina bapatetan guztia aldatu zen, batez ere donostiarrak hobeto kokatu zirelako defentsan, Berasategi eta Menéndez nagusitasuna erakutsiz. Gainera, Castellanosek geldiketa onak egin zituen eta SUPER AMARA Bera Bera korrika egin zuen Aramendia, Etxeberria eta Arderíus bera ere, 4-0 partziala lortuz.
Defentsako lana aipagarria izan zen Puchek aldaketak egin ez arren. Arderíusek hutsuneak erraz aurkitzen zituen, Berasategi nagusi defentsan eta Karsten argentinarrak ere gola egiteko gaitasuna erakutsi zuen. Ondoriozn (24’: 15-9). Zuazo hamar minutu gola sartu gabe eta donostiarrak atsedenaldira 17-10 iritsi ziren.
Bigarren zatiak, partida hasiera antzekoa izan zuen, golak alde batera eta bestera baina gipuzkoarren tartea urratu gabe. Puchek Arrojeria sartu zuen HGB Zuazo Arderíusengan banakako defentsa ezarri zuenean. Gipuzkoarrek orduan Karsten aurkitu zuten eta defentsak asmatuz gero baloia hegaletara zabaltzen zuten edo Ederra topatu sei metrotan.
Juanjo González entrenatzaileak zazpi jokalari kokatu zituen erasoan. Asmatu zuen, Ausàs eta Berasategiren lana oztopatuz. Halere, defentsan ez zuen erantzun bera aurkitu eta Castellanos agertu zenean berriro Aramendiak eta Arrojeriak portería huts zegoela golak egin zituzten.
Minutuak pasatu ahal tartea zabalago egin zen 32-23 amaitu zela SUPER AMARA Bera Bera bigarren itzuliaren hasieran ondo kokatuz.
Fitxa:
SUPER AMARA Bera Bera 32 (17+15): Castellanos, Etxeberria (4), Menéndez (2), Ederra (2), Arderíus (8, 2p), Karsten (5) eta Aramendia (7) –titular- Berasategi, Ausàs, Arrojeria (1), Cardoso (3, 1p), Guarieiro y Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Azurmendi, Ezkurdia eta Zaldua
HGB P. Zuazo 23 (10+13): Temprano, Valdivia, Buforn (3), Hernández (3), Elorza, Elicegui (4), González de Garibay –titular- Luján (4p), Gil, Berastain (3), Manrique (1), de Andrés (1), Velasco (3), De Oliveira (1) eta Aallà (o.a.)
Epaileak: Moyano eta Yagüe (aragoitarrak)
Kanporatuak: Menéndez Super Amara Bera Beratik eta Luján eta Temprano HGB Zuazotik
Partzialak: 2-2, 4-4, 6-7, 11-9, 15-9, 17-10 –atsedenaldian- 18-12, 22-14, 25-18, 28-19, 30-20 eta 32-23