Ez zuen erraza izan baina Bera Bera senior taldeak Lauko Elgoibar (27-21) gainditu zuen, average delakoa ere bereganatuz, sailkapenean bost puntuko aldea ateratzen diolarik
Jokin Jiménez entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak baja ugari izateaz gain jubenilak ezin izan zituen deitu Mundakan Euskadiko txapelketan sartzeko promozioa jokatzen ari zelako.
Halere, zazpi jokalariekin partida ezin hobeto kudeatu zuen, Eguren golegile nagusi bezala (11 gol) baina orokorrean ardura banatuz. Defentsan intentsitatez, atezainak geldiketak eginez eta 25. minututik aurrera tartea ireki zuena. Halere, Lauko Elgoibar gerturatu zen baina azken minutuetan Elisa Leal atezainari ez zioten golik sartu.
Sailkapenean aurreneko lau taldeen artean gelditzea da helburua, play-offa jokatze aldera. Indupime Basauri partida guztiak irabazita lider sendoa da, donostiarrak egun hirugarrenak dira baina bizkaitarrekin jokatu dute eta aurkari zuzenek jardunaldi batean atsedena hartu behar dute oraindik.
Fitxa:
Bera Bera 27 (12+15): Leal, Gerendain (1), García (6), Gracia (4), Bilbao (4), M. Eguren (11) eta Delsuc (1), Arejula, Aizpuru, Lizarbe, Razquin
Lauko Elgoibar 21 (9+12): Solozabal, Etxeberria, Urbizu, Ortega, Arizmendi (7), Balzategi, Gómez, Salaberria (7), López (5), Loiola, Rubio (1) eta Osoro (1)
Epailea: Mikel Rodríguez
Kanporatuak: Bilbao Bera Beratik eta Osoro eta Rubio Lauko Elgoibarretik
Partzialak: 2-1, 4-4, 5-7, 7-8, 9-8, 12-9 –atsedenaldia- 15-12, 18-14, 21-16, 23-19, 24-21 eta 27-21