Ostiraletik igande bitartean Zarauzko Aritzbatalden Euskadiko Txapelketako lauko finala jokatuko dute jubenil mailan Lacturale Bera Bera, Aiala Zarautz, TTakun Taberna Pulpo eta Tecnifuelle Elgoibar.
Ostiralean eta Tecnifuelle Elgoibar eta TTakun Taberna Pulpo taldeek irekiko dute fasea 17,30etan; 19,30etan Lacturale Bera Bera eta Aiala Zarautzen txanda izango delarik. Larunbatean, Zumaiarrak eta donostiarrak aurrez aurre 10,30etan; 12,30etan elgoibartarrak eta zarauztarrak eta igandean, 10,30etan Lacturale Bera Berak Tecnifuelle Elgoibar izango du aurrean eta 12,30etan Aiala ZKE eta TTakun Taberna Pulpok itxiko dute fasea.