Asteburu ona Etxeberria, Berasategi, Arrojeria eta Aramendia jokalarientzat. Guerreras selekzioak Frantziako Eurokopako sailkapena bideratu dute Alemania gaindituta Gascan, Portugalen junior mailako selekzioak Mundialara lortu dute txartela eta B selekzioak Poloniari irabazi diote Béjarren.
Europako Txapelketarako sailkatze faseko partida antolatzea lan eskerga suposatu du, Gascan larunbatean bizitakoa merezi izan duena. Bera Bera eta Piolet enpresak -kirol zerbitzuak eskaintzen dituena- hamaika ordu sartu dituzte gertakizuna ahalik eta ondoen antolatze aldera eta arrakastak esfortzua leuntzen du. Donostiak emakumezkoen eskubaloi inguruan goreneko txapelketa hartu du berriro, bi hausnarketa berriro zabalduz, batetik, kirol honek jarraitu behar duen estrategia eta, bestea, Donostiak edo/eta Gipuzkoak kirol instalakuntza aldetik behar duena, izan ere, Gasca bete zen otsaileko azkeneko bi asteetan.
Kirol arloari erreparatuz, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko jokalari Maitane Etxeberria ia partida osoa jokatzen ikusteak egindako bidea babestu eta indartzen du. Guerreras selekzioak Alemania gainditu zuen (27-23) multzoko lidergoa berreskuratuz eta antza Liga behin amaituta Frantziarako txartela lortuko dute.
Berasategi, Mundialera
Ez zuen bide erraza izan Imanol Álvarez zuzentzen duen junior mailako selekzioak. Portugalen aurka galdu zuen, Bulgaria aise gainditu zuen eta hiru goleko tartea behar zuen Austriarekiko, Portugal baino gehiago izan baitziren bezperaz. Sufrituz baina lortu zuten (37-26), hortaz, Hungarian udan antolatuko den Munduko junior txapelketan izango da Estitxu Berasategi.
Arrojeria eta Aramendia, B selekzioarekin Polonian
Esther Arrojeria eta Leire Aramendia B selekzioarekin izan dira Béjarren Abel Estévez eta Susana Pareja hautatzaileen zuzendaritzapean. Estatuko bigarren selekzioak Polonia gainditzea lortu zuen larunbatean (29-23) eta atzo gol bategatik galdu zuen.