EHFk publikoki egin duenez, abenduaren 4tik 18ra bitartean Suedian antolatuko den Eurokopara begira 28 jokalariz osaturiko zerrenda bidali dute sailkatu ziren Federazioek. Zerrenda horretan dira Super Amara Bera Berako Patri Elorza, Ana Temprano, Ana Martínez, Marta López, Judith Sans eta nobedadea da Maitane Etxeberria, izan ere, oraindik 19 urte dituela, Dueñasek behin bakarrik deitu du eskuin hegaleko jokalaria eta izarren partidarako izan zen 2015eko ekainean.
Antza, Jorge Dueñasek azaroaren 21erako deituko ditu jokalariak hurrengo asteburuan Eldan burutuko diren lagunartekoei begira. Suediara multzo horretako 16 jokalari baino ezin dira joan.
Larunbatean hasi eta zubia aprobetxaturik, astelehenean amaituko dute Zumaian Bera Bera eskubaloiko harrobiko taldeak. Hamaika partida izango dira eta Super Amara Bera Berak Base Villaverde hartu aurretik Bidebietan kadete mutil Bera Bera urdinak jokatuko du.
Ordutegiak:
Urriak 29, larunbata:
Errenteria kirold. 10etan Infantil neskak Ereintza Aguaplast vs Bera Bera Laranja
Gasca 11,15etan Infantil mutilak Bera Bera Urdina vs Tolosa Eskubaloia A
Urnieta 12etan Infantil neskak Urnieta Kamox vs Bera Bera Txuria
Gasca 12,45etan Infantil neskak Bera Bera Urdina vs Leizaran Eskubaloia A
Bidebieta 16etan Kadete mutilak Bera Bera Urdina vs Tolosa Eskubaloia A
Elgoibar 17,30etan Kadete neskak Dario Bus Elgoibar vs Bera Bera Urdina
Leioa 18etan Senior neskak Quirón Askartza vs Bera Brea
Urriak 30, igandea:
Gasteiz, (Sansomendi) 10etan Jubenil neskak Consulting Alavés vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 11etan Kadete neskak Bera Bera Laranja vs Arantzazuko Ama
Bidebieta 12,30etan Kadete mutilak. Bera Bera Laranja vs Donibane Eskubaloia
Urriak 31, astelehena
Zumaia 17,30etan Jubenil neskak Bera Bera Laranja vs Ttakun taberna Pulpo
Gaur goizean Vienako EHFko egoitzean burutu den zozketaren arabera Super Amara Bera Berak Brest Bretagne Handball taldea izango du aurrean EHFko hirugarren kanporaketan. 24 talde ziren zozketan, azaroan jokatuko dira norgehiagokak eta bertan zehaztuko dira 2017an hasiko den EHFko multzoen fasera pasatuko direnak.
Hamabi taldez osaturiko bi multzoetan, Europako liga indartsuenetako aurkariak ziren gipuzkoarren zain, besteak beste: Frantzia, Alemania, Norvegia, Danimarka, Hungaria eta Errusia. Azkenaurreko bolatxoan irtenda Super Amara Bera Beraren papertxoa, hortaz, joanekoa Donostian jokatuko da ziur asko azaroaren 12an eta itzulera Brest hirian azaroaren 19 edo 20an.
Iaz bigarren mailan zirelarik, Frantziako Kopa bereganatuta egin dute aurten debuta Europan. Bretainiako Brest taldean dira, besteak beste, jokalari internazionalak, Marta Mangué espainiarra, Pineau eta Darlaux Frantziarrak eta Geiger errumaniarra. Montse Puchek jakin badaki “talde indartsua dela, EHFn gauza handiak egin nahi dituenak”.
Hamar partidetatik zazpi garaipen eskuratu dituzte Bera Berako Eskubaloiko harrobiko taldeek.
Emaitzak:
Infantil neskak:
BERA BERA URDINA 37-7 EGIA 1
EGIA 2 12-26 BERA BERA TXURIA
BERA BERA LARANJA 16-10 EIBAR ESKUBALOIA C
Infantil mutilak:
AMA GUADALUPEKOA 38-23 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
BERA BERA URDINA 36-9 LEIZARAN ESKUBALOIA A
TOLOSA C.F. ESKUB. A 26-10 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak:
ILCAPO HONDARRIBIA 27-35 BERA BERA URDINA
EGIA CARNIC. JOSERRA 26-17 BERA BERA LARANJA
Jubenil neskak:
BERA BERA URDINA 31-21 AVIA EIBAR ESKUBALOIA
Senior euskal liga:
BERA BERA 37-13 URDAIBAI E.T.
EHFko hirugarren txandari dagokioen taulari nondik begiratuta ere, Super Amara Bera Berak ez du aurkari erraza izango bihar asteartea (11etan) Vienan egingo den zozketan, izan ere, gipuzkoarrek Europako lehiaketa handiko talderen bat izango da, Alemania, Frantzia, Hungaria, Errusia edo Norvegiakoa.
EHF eta Cup Winners’ Cup bat eginda maila handiko lehiaketa sortu da, azken bi asteburu hauetan frogatu den bezala. Hortaz, besteak beste, Errusiako Lada taldeak golen aldeari esker kanporatu du Norvegiako Vipers, Nantesek hiru golez irabazi du, Holandako Sercodak Dalfsen bost goleko aldea lortu du kanporaketa osoa etxean jokaturik eta Norvegiaren arteko lehian Byasen eta Tertnes Bergen taldeen artekoa, Trondheim hiriko taldeak bereganatu du (62-53).
Eta bidean gelditu dira, besteak beste, Errusiako Dinamo Sinara Frantziako Brest taldearen aurka, Errumaniako Corona Brasov, Issy Paris Hungariako Erd taldearen aurrean amore eman duena eta Fleury Alemaniako Oldenburg taldearen aurka.
Super Amara Bera Bera zerrenda buru izango da Champions Leagueko sailkatze fasean partida bat irabazi zuten taldeen ondoan, hortaz, hauek saihestuko ditu: Austriako Hypo NÖ, Kroaziako Podravka, Turkiako Ankara Yenimahalle BSK, Italiako Indeco Conversano eta Poloniako MKS Selgros Lublin, EHF eta Cup Winners’ Cup lehiaketetako azken irabazleak Hungariako Dunaujvarosi eta Danimarkako TTH Holstebro. Zerrenda osatu dute Iuventa Michalovce, Holandako Sercodak Dalfsen, Danimarkako Viborg eta Errumaniako Dunarea Braila, HC Gomel gainditu duena.
Hortaz, gaur goizean EHFk konfirmatu duen bezala bihar Super Amara Bera Berarekin bat egin dezakete: Alemaniako Bietigheim eta Metzingen (Sttutgartetik gertu) eta iparraldeko Oldenburg; Danimarkako Randers historikoa eta Nykøbing Falster debutariak, Kopenhage hiritik 100 kilometroetara dagoena; Bretainiako Brest edo Nantes; Hungariako Alba Fehérvár KC edo Érd, Mireya Gonzálezen taldea; Lada edo Kuban Krasnodar errusiarrak eta Norvegiako Byasen. Gipuzkoarren Europako ibilbidean errusiarrak eta Randers agertzen dira, halere, Bera Berak ezin izan zituen kanporaketak gainditu.
Azaroaren 12-13 eta 19-20an izango dira norgehiagokak. 24 taldek EHF Cup 2016-17 berri honen multzoen fasea dute helburu, Champions Leagueko laugarren postuan gelditzen diren taldeak ere izango direlarik. Hortaz, lau multzoetan banatuko diren 16 taldeak multzoen faseari ekingo diote 2017ko urtarrilaren 7tik aurrera.