Bera Bera

Select your language

Igande honetan Godoy Maceira BM Porriño taldearen aurka zuzenduko duen partidarekin, ohorezko mailan  100 partidetara iritsi da Montse Puche, Bera Bera Eskubaloiarekin guztiak.

Laugarren denboraldia betetzen ari den madrildarrak Bera Berarekin debuta Elxen bete zen, duela hiru urte, 2015eko apirilaren 11n, alegia.

Guztira, Montse Puchek Ligako 78 partida zuzendu ditu; Europan, 10; Kopan, 9 eta bi Superkopa. 99 norgehiagoka hauetatik, 82 garaipen, 14 porrot eta hiru berdinketa izan ditu. Lehiaketaz lehiaketa, Ligan %88ko garaipenak eskuratu ditu, hau da, 78 partidetatik 69 irabazita, 15-16 eta 16-17 denboraldietan 31 garaipen jarraian lortuz.

Puchek jokaturiko bi Superkopak bereganatu ditu, Donostian 2015ean eta Iruñan 2016an. Kopan, berriz, bederatzi norgehiagoketatik zortzi irabazi ditu, 2016an tituloa lortuz eta iaz azpitxapelduna, biak O Porriñon.

Europan, bost porrot (Bresten aurka, bi; Michalovce, Hypö eta Kastamonu), bi berdinketa eta hiru garaipen.  

Puchek Ike Cotrinaren laguntza izan du hasieratik eta 2015-16 denboraldi hasieratik Eider Rubio da bigarren entrenatzailea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores