Bidebietak hartuko du igandean 12etan SUPER AMARA Bera Bera eta Godoy Maceira BM Porriño taldeen arteko norgehiagoka, Guerreras Iberdrola ligako 20. jardunaldiari dagokiona.
Donostiarrak ligara itzuliko dira 15 egun partida ofizialik izan gabe, nahiz eta selekzio ezberdinekin izan diren Etxeberria, gorenekoarekin Alemaniaren aurka; Arrojeria eta Aramendia B selekzioarekin eta y Berasategi junior Mailako Mundialera jokatzeko txartela lotu zuena Portugalen. SUPER AMARA Bera Berak zazpi partidako ligaxka bati ekingo dio maiatzaren 26ra bitartean.
Nobedade moduan, Montse Puchek Ligia Costa brasildar pibotearen ekarpena izan dezake, kontratua zela eta administrazio tramiteak behin osaturik. Igandean 100 partida entrenatzaile gisa beteko du Puchek eta hiru jokalari deialditik kanpo utzi beharko ditu.
Rocasaren porrota Barakaldon sailkapena are gehiago estutu dezake eta hiru talde berdinduta jarri, hori SUPER AMARA Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardés taldeek partidak irabaziz gero. Ematekotan, donostiarrak lidergoan jarriko lirateke nahiz eta Rocasak bere eskura izan titulua. Egutegia ere zailago omen dute kanariarrek.
SUPER AMARA Bera Berak etxerako lanak egin behar ditu ordutegi ezohikoan bada ere (12etan) ETBk eskainiko duena. Godoy Maceira BM Porriño sailkapenean arazorik gabe dago kokaturik, jaitsiea postuetatik ez ezik laugarren postua ere urruti dituelarik. Bidebietan jokatuko duen norgehiagoka primeran datorkio Kopako final-laurdenak prestatze aldera, izan ere, berriro finalerdietara iristeko aukera baititu. Abel Estévez entrenatzailearen taldeak elkarrekin urteak daramazki eta balibaideak ditu faboritoak estutzeko. Rocasa eta Guardés taldeei lanak jarri zizkien partidak ateratzeko, Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditu zuen eta azken jardunaldian Granollersen irabazi zuen. Antonio Martín (Gaztela-Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias) epaileak zuzenduko dute partida.