Aurrean jarri zaion guztia jokatu du. 53 partida ofizialak. SUPER AMARA Bera Berarekin 35 norgehiagoketan aritzeaz gain, Espainako selekzioarekin 18, Frantziako sailkatze fasea, Alemaniako Mundiala eta Mediterráneoko Jokuak.
Bera izan zen SUPER AMARA Bera Beraren ikurra denboraldi hasieran eta eskuin hegaleko jokalariak erantzun egin du, Ligako 26 partida jokatuz, Kopako bost eta EHF Cupeko lau. Carlos Viver zuzendaritzapean berriz, Etxeberriak 20 urte zituela Alemaniako Mundiala jokatu zuen eta horrez gain, Frantziako Eurokopako sailkatze faseko seirak eta Tarragonan lehengo astean ospatu ziren Mediterráneoko Jokuetako seirak ere bai.
Etxeberriak SUPER AMARA Bera Berarekin 121 gol egin ditu: Guerreras Iberdrola Ligan, 98 –jokalari onena izendatzeko merituak eginda-; EHF Cupen 16 eta Málagako Kopan, zazpi. Gipuzkoarrak datozen bi denboraldietarako luzatu du hitzarmena.
Bestetik, Merche Castellanosek ere era bikain batean amaiera jarri dio denboraldiari, Espainiako selekziora itzulita eta Mediterráneoko jokuetan maila ona emanez. Ezin zalantzarik egin egindako lanak frutuiak eman dituela, Eider Rubio eta Iñigo Blanco, lagun. Orain, merezitako atsedena bientzako, lau asteetara iritsiko ez dena.
Etxeberria, Menéndez, Ederra eta Guarierio, partida guztiak
Lau jokalari hauek dira aurtengo denboraldian SUPER AMARA Bera Berak jokaturiko 35 partidak jokatu dituten bakarrak. Etxeberriaz gain; Menéndez beti prest izan da Pucherentzat, Ederra bezala baina hau erasoan bakarrik eta Guarieiro lehengo lerroan aldizkako aldaketa izan da.
Deialdi guztietan ere izan dira: Azurmendi, Castellanos, Berasategi, Cardoso eta Ezkurdia. Defentsan protagonista, Azurmendi eserlekuan gelditu zen bakarrik Gascan HGB Prosetecnisa Zuazoren aurkako partidan. Castellanos ere deialdi guztietan izan da baina Castellón eta Villaverden ez zuen jokatu. Berasategi pistan izan da beti bakarrik urtarrilarik aurrera, Cardoso atera gabe gelditu zen Málagan, Kastamonuk bigarren partidan eta Valladoliden eta Ezkurdiak sei norgehiagoka galdu zituen.
Taldeak jasan izan dituen lesioek, jakina, bajak eragin dituzte. Aramendiari Valentziakoak galerazi zion iaz bezala denboraldi osoa osatzea. Telden izandako bihurrituak Arderíus jokoz kanpo utzi zuen Bidebietan Rincón Fertilidaden aurka, A Guardan eta Ibizako Puchiren aurkako Kopako kanporaketan. Madrildarrak Alemaniako Mundiala ere jokatu zuen eta Frantziako Eurokopako sailkatze faseko azken bi partidak.
Era berean, sudurra apurtuta, Elke Karsten Liga hasiera ez ezik, txapelketa amaiera ere galdu zuen behatz lodian ekabuntza izanda. Hortaz, argentinarrak 24 partida jokatu ditu. Beragertu zutenetik, Arrojeria eta Zugarrondo ez dute hutsik egin 21 norgehiagoketan, zentralak guztiak jokatu zituen eta atezainak, 14.
Zaldua, Encina eta Ausàs 27, 24 eta 19 deialdietan izan dira baina hamaika, hamabi eta zortzi partideta jokatzeko aukera izan dute. Sans eta Lladró azarora arte izan dute fitxa, piboteak 14 partida jokatu zituen eta atezainak bi gutxiago. Azkenik, bost jokatu eta bost deialdietan izan da Costa.