Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2018-19 denboraldia abian jarri zuen plantillako zortzi jokalarik Espainiako selekzio ezberdinen deialdietan amaitu dute.

Maitane Etxeberria, Judith Sans, Merche Castellanos Urrea lortu du dute Mediterráneoko Jokuetan eta Silvia Arderíus Frantziako Eurokopako sailkatze faseko azken bi partidetan izan zen. Hortaz gain, Estitxu Berasategi Hungariako junior mailako Mundialean da, Alba Menéndez hondartzan estrenatu da eta Mundiala jokatzeko aukera du Silvia Lladró atezainerekin eta Esther Arrojeria Kroaziako Unibertsitateko Mundiala jokatuko du uztailaren amaieran.

2017ko irailaren 27an egin zuen debuta Etxeberriak Espainiako selekzioarekin Melillan, Turkiari gol bat eginez, Frantziako Eurokopan izateko sailkatze fasearen irekian –ondoren partida guztia jokatu ditu-. Norgehiagoka hartan izan ziren  Judith Sans eta Silvia Arderíus, azken honek selekziora itzuliz 2014ko martxotik partida ofizial batean. Judith Sans Dueñas eta Carlos Viver hautatzaileen arteko transizioan izan zen: 2016ko ekainean Suediako Eurokoparako sailkatze faseko azken bi partidak, Europako Txapelketa bera, Alemaniako Mundiala jokatzeko Ukrainiaren aurkako kanporaketa eta Frantziako Eurokopako arestian aipaturiko partidak.

Halere, Alemaniako Mundialera Etxeberria eta Arderíus izan ziren bakarrik. Horren ostean sailkatze faseko hirugarren eta laugarren partidan –Alemanian eta Gascan- Etxeberria izan zen SUPER AMARA Bera Berako jokalari bakarra eta fase amaieran gipuzkoarrarekin batera Arderíus izan zen Turkia eta Lituania selekzioen aurka.

Carlos Viver hautatzaileak Etxeberria, Sans eta Castellanos deitu zituen Mediterráneoko Jokuetarako. Kataluniarra bederatzi hilabete ostean itzuli zen goreneko selekziora eta Castellanos antzeko. Izan ere, Alicia Fernández eta Esther Arrojeria lesionaturik sortatu ziren Errumaniako konzentrazio izan zen eta 2017ko uztailearen B deituriko selekzioan. Aurreneko txapelketa ofizialean Tarragonan, bikain aritu da.

Junior, Unibersitate mailakoa

2018ko martxoan, Esther Arrojeria eta Leire Aramendia jokalariek B selekzioarekin konzentrazioa burutu zuten Poloniaren aurka bi partida jokatuz. Usurbildarrak Kroazian burutuko den Unibertsitate mailako Mundiala jokatuko du uztailaren amaieran eta abuztu hasieran. Leringo jokalariak, aldiz, Mediterrñaneoko jokuetan izateko aukerak hurtu ziren lesio larria izan eta gero. 

Bestetik, Estitxu Berasategi finkoa izan da junior mailako selekioarekin eta gaur egun Hungariako Mundialean jokatzen ari da.

Alba Menéndez eskubaloi hondartzara egokitzen ari da. Espainiako selekzioak deitu zuen Errusiako Mundiala prestatze aldera eta hilaren 16an jakingo du hamar jokalarien artean dagoen. Silvia Lladró atezaina egoera berean dago.

Bera Bera, giltzarri

Aurtengo denboraldian Bera Bera Eskubaloian gertatutakoa tendentzia berretsi du, hau da, taldea Espainiako selekzioetako giltzarri dela. Azken urteetan, debuta egin dute goreneko selekzioarekin Bera Berako jokalari izanda: Maitane Etxeberria, Judith Sans, Ana Temprano ofizialki, Maite Zugarrondo, Silvia Ederra, Esther Arrojeria –lesionatu zen debuta egin aurretik- eta Alicia Fernández lagunartekoetan –galizarrak egin du debuta -, Guerreras taldera itzuli zirenak: María Núñez eta Ana Martínez eta berretsi zuten lekuan Eli Pinedo, Bea Fernández, Marta López eta Patri Elorza internazionalek. Aldez aurretik Espainiako selekzioan izan ziren Karmele Makazaga, Tati Garmendia, Amaia Ugartemendia, Esme López, Eider Rubio, Patri Pinedo, Nely Carla Alberto, Matxalen Ziarsolo edo Zulai Agirre goi mailako jokalariek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores