SUPER AMARA Bera Bera hiru kide dira junior mailako Mundialean, Hungarian jokatuko dena uztailaren 15era arte. Imanol Álvarez entrenatzailea, Estitxu Berasategi eta atzo debutatu zuen atezain brasildar Renata Lais.
Ermuko hautatzaileak zuzentzen duen taldea gaur abian jarriko da (20etan) Egiptoren aurka. Debrecen hirian kokaturik, D multzoan, Espainiak Suedia izango du aurkari asteartean (20etan), Alemania (12etan) ostegunean, Frantzia (18etan) ostiralean eta Kroazia (12etan) igandean.
Bestetik, Arruda bigarren abizena kamisetan duen Renata Lais, atezainak -SUPER AMARA Bera Beraren ere arituko dena-, Brasilekin atzo ireki zuen Mundiala Hungariaren aurka galduz (27-24). Atezainak ia partida osoa jokatu zuen %37ko geldiketak eginez. A multzoan kokaturik, Brasilek asteazkenean (20etan) jokatuko du Norvegiaren aurka; ostegunean (20etan) Portugal izango du aurkari, larunbatean Boli Kosta (17,30etan) eta igandean Montenegro (20etan).