Bera Bera

Select your language

Dani Lara hautatzaileak Alba Menéndez deitu du Errusiako Kazan hirian uztailaren 24tik 29ra bitartean ospatuko den Eskubaloi hondartza Mundiala jokatze aldera.

SUPER AMARA Bera Bera kapitaina hamar jokalarien zerrendan da eta uztailaren 20an Alcalá de Henares burutuko du konzentrazioa.

Kazan hirian 24 selekzio parte hartuko dute, emakumezko nahiz gizonezkoen mailan. Espainiak aurreko egunean Grezia –eguardian-, eta arrastsaldeak Paraguay izango ditu aurrean eta 25ean, Australia. Uztailaren 26 eta 27an kanporaketak jokatuko dira, 28an finalerdiak eta 29an, irabazlea eta gainontzeko postuak erabakiko dira.  

Menéndezentzat aurreneko esperientzia da eskubaloia hondartzan egiterakoan. Horretarako,  SUPER AMARA Bera Berako jokalariak jokura moldatu behar izan du eta konzentrazio ugarietan parte hartu du Guerreras Iberdrola liga amaitu zenetik.

Arrojeria, Kroaziara

Bestetik, Unibertsitate mailako Mundialean izango da Esther Arrrojeria, SUPER AMARA Bera Berako zentrala. Kroazian burutuko dena uztailaren 30etik abuztuaren 5era bitartean. Arrojeria Guadalajaran burutuko du konzentrazioa uztailaren 24tik aurrera, Susana Pareja eta Abel Estévez hautatzaileen zuzendaritzapean eta taldea 29an abiatuko dira Kroaziaruntz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores