Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak arratsaldean denboraldiko zazpi jokalaririk onenak jakinarazi du, non Maitane Etxeberria eskuin hegalekoan den eta Silvia Arderíus, aldiz, 2017-18 denboraldiko jokalaririk onena izandatu dute, bien kasuan sare sozialak erabilita.

Ezin ukatu SUPER AMARA Bera Berako jokalarien denboraldia aparta izan dela, hasieratik. Etxeberriak guztia jokatu du, 53 partida, 35 taldearekin eta 18, Espainiako selekzioarekin, Mundiala barne. Arderíusek 31 norgehiagoka bete ditu Bidebietan pasa duen aurreneko denboraldian eta Alemaniako Mundialean parte hartzeaz gain, Frantziako Eurokopan lekua berresteko azken bi partidetan ere izan zen madrildarra. Etxeberriak Urrea ekarri du Mediterráneko jokuetatik. 

Sare sozialen bidez

Ligako txapeldun eta Kopako azpitxapeldun taldetik arestian aipaturiko Etxeberria eta Arderíus jokalariaz gain Montse Puche entrenatzailea izendaturik zegoen. Tituluak izan arren –tripleteak eta guzti- ez du sekulan entrenatzaile onenaren saria lortu madrildarrak.

Guerreras Iberdrola ligako 14 entrenatzaileen iritziekin postu bakoitzean hiru jokalari aukeratu zituzten. Hortik aurrera denboraldiko jokalari onenak eta All Star Iberdrola izeneko taldea aukeratzeko sistema Federazioko APP delakoren bidez (%60a) eta sare sozialak erabilita izan da: facebook, twitter, instagram y youtube.

Ondorioz, All Star Iberdrola delakoan dira: Renata Lais Arruda (Mavi Nuevas Tecnologías) atezain, Maitane Etxeberria eta Sole López (Rincón Fertilidad) hegaletan, Paula García (Rincón Fertilidad) pibota, Carmen Campos (Puchi) eta O’Mullony (Aula Alimentos de Valladolid) albokoetan eta Marizza Faria (Mavi Nuevas Tecnologías) zentral. Hortaz gain, MVP delakoa Arderíusentzat izan da –iaz bezala-, eta bozketen arabera Robert Cuesta aukeratua izan da entrenatzaile onena gisa; Ana Cerqueira (Mecalia Atlético Guardés) defentsan onena eta etorkizuneko jokalari gisa Elena Cuadrado (Aula).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores