Bera Bera

Select your language

Poloniako Lublin hiriak hartuko du irailaren 8 eta 9an Txapeldunen ligako sailkatze fasea, aurreneko multzoari dagokiona non kokaturik dagoen SUPER AMARA Bera Bera, atarikoa antolatzeari uko egin diona.

Alemaniako Bietigheim izango dute gipuzkoarrek finalerdietan larunbatean eta bestean bertako MKS Lublin taldeak Italiako Jomi Salerno hartuko du. Irabazleek, irailaren 9an, igandean, Txapeldunen ligako D multzora sailkatzeko lehia jokoan izango dute, non Errumaniako Bucaresti, Norvegiako Vipers Kristiansand eta Hungariako FTC taldeak zain diren. Aitzitik, galtzaileek EHF Cupeko hirugarren kanporaketara zuzenean pasatzea izango dute helburu, azaroan burutuko dena.

Sailkatze fasea antolatzeko lehentasuna izan arren, uztailaren 27an ere zozketatu zena, SUPER AMARA Bera Berak ez du beregain hartu ardura hori. Duela bi denboraldi erronkari heldu zion baina aurten, besteak beste aurtengo hoteleko gastuak orduan baino bikoitza dira -70 pertsonentzako- izan ere, 2016an gastuen seirena klubek ordaindu zuten. Hortaz, baliabide horiek Europako beste erronketarako gordeko dute.

Txapeldunen ligako beste atarikoa Kroaziako Koprivnika hirian jokatuko da eta bertan dira: Podravka antolatzailea Turkiako Muratpasa hartuko duena eta beste finalerdia Errumaniako SCM Craiova eta Serbiako Jagodina taldeen artekoa izango da.

Argazkia: MKS Lublin

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores