Guerreras Iberdrola Ligako 2018-19 denboraldiko egutegiaren hasiera zorrotza egokitu zaio berriro SUPER AMARA Bera Berari. Txapeldunen ligako sailkatze faseari ekingo dionez, gipuzkoarrak astean zehar emango diote hasiera ligari pista zaileenetako batean, Rincón Fertilidad Málagako El Carranquen, alegia.
Málagara joateaz gain, lehenengo itzuliko irteera guztiak zailtasunak dituzte SUPER AMARA Bera Berarentzat, A Guarda hirugarran jardualdian eta Telde, bosgarrenean bisitatuko dituelarik. Horrez gain, Galizara itzuliko da azaroaren hasieran ondo indartu den Godoy Maceira Porriñori ekiteko. Eta urtea amaitzeko Elxera Frantziako Europa aurretik eta abenduaren 29an Barakaldora –bi jardunaldi izango digu abenduak. Urtea hasteko Xixonera bidaia eta lehenengo itzulia urtarrilaren 26an amaituko da Bidebietan Helvetia Alcobendas taldea hartuz.
Egutegi hasiera, etxean teorian egokiagoa. Morvedre igo berri dena Bidebieta bisitatzen aurrenekoa izango da irailaren 15ean, Supercopa –oraindik ez da lekua ezagutzen-, Txapeldunen ligako atarikoa eta aurreneko jardunaldia jokaturik. Horren ostean, lehenengo etenaldi ostean Montse Puchek zuzenduko duen BM Castellon izango da Donostian eta Telden jokatu ondoren urriaren 20an –EHFko kanporaketa ezean- Aula Alimentos de Valladolid taldea. Etenaldi aurretik KH7 BM Granollers izango da Bidebietan azaroaren hasieran (10ean) –EHFko kanporaketa izatea baliteke- eta abenduaren 22an, SUPER AMARA Bera Berak urtea itxiko du etxean Canyamelar Valencia taldea hartuz.
Bigarren itzulian, lehia erabakiorrak antza, otsailean eta martxoan izango dira, SUPER AMARA Bera Berak Rincón Fertilidad (otsaiaren 2an), Mecalia Atlético Guardés (otsailaren 23an) eta Rocasa (martxoaren 9an) eta horren ostean Valladolidera egingo du bidaia. Liga amaiera ere exijentea, Bidebietan HGB Prosetecnisa Zuazo eta Liberbank La Calzada 24. eta 25. Jardunaldietan agertuko baitira, Alcobendasen ibilbidea amaitzeko maiatzaren 25ean.
Kopa
Gipuzkoarrak berriro ere San Sebastián gau bezpera etxetik at biziko dute, izan ere, Kopako final-zortzirenak orduan jokatuko dira eta itzulera Bidebietan, otsailaren 9an.
Egutegia Guerreras Iberdrola liga 2018-19
Jardu. Data Partida
J1 8 Ira Rincon vs Super Amara
J2 15 Ira Super Amara vs Morvedre
J3 22 Ira Guardés vs Super Amara
J4 6 Urri Super Amara vs BM Castellón
J5 13 Urri Rocasa vs Super Amara
J6 20 Urri Super Amara vs Aula Alimentos Valladolid
J7 3 Aza Godoy Maceira Porriño vs Super Amara
J8 10 Aza Super Amara vs KH7 BM Granollers
J9 17 Aza Elche Mustang vs Super Amara
J10 22 Abe Super Amara vs Canyamelar Valencia
J11 29 Abe HGB Prosetecnisa Zuazo vs Super Amara
J12 13 Urt Liberbank vs Super Amara
J13 26 Urt Super Amara vs Helvetia Alcobendas
J14 2 Ots Super Amara vs Rincón Fertilidad
J15 16 Ots Morvedre vs Super Amara
J16 23 Ots Super Amara vs Mecalia Atl. Guardés
J17 2 Mar BM Castellón vs Super Amara
J18 9 Mar Super Amara vs Rocasa
J19 16 Mar Aula Alimentos de Valladolid vs Super Amara
J20 30 Mar Super Amara vs Godoy Maceira BM Porriño
J21 7 Api KH7 BN Granollers vs Super Amara
J22 13 Api Super Amara vs Elche Mustang
J23 4 Mai Canyamelar Valencia vs Super Amara
J24 11 Mai Super Amara vs HGB P. Zuazo
J25 18 Mai Super Amara vs Liberbank La Calzada
J26 25 Mai Helvetia Alcobendas vs Super Amara