SUPER AMARA Bera Berak talde fidagarria dela frogatu du gaur Aula Alimentos de Valladolid taldea aise gainditurik (35-23) aurreneko Summer Bag Experience delako txapelketaren finalean izateko, aurten A Guardan jokatuko dena.
Defentsan intentsitate handiari esker eta Da Silva eta Cardoso bikain kontraerasoak gauzatzen, gipuzkoarrek tartea ireki dute Aularekin partida hasi eta berehala (10’: 7-2). Imanol Álvarezek Terés eta Karsten kokatu ditu erdian, Etxeberria eta Da Silva ondoan, Arderíus eta Cardoso hegaletan eta Arruda atepean. Defentsak Valladolideko lehen lerroko akatsak ondo baino hobeto aprobetxatu ditu, ondorioz, gipuzkorrek markagailua alde izan dute beti eta kontraerasora jo gabe eraso posizionalean hutsuneak aurkitu dituzte. Puertas jokalariak baino ez du asmatu hasieran eta gero Arrudak itxi ditu zuloak.
Imanol Álvarez taldea goitik behera aldatzen joan da Berasategi, Sans, Menéndez, Arrojeria, Ezkurdia eta Castellanos sartuta baina ez da nabaritu, atsedenaldira 19-10 iritsiz Berasategiren golarekin.
Bigarren zati hasieran tartea gehiago ireki da Berasategi eta Karsten jokalarien bidez (25-12). Imanol Álvarezek ez ditu defentsa-eraso aldaketak egin, hau da, pistako sei jokalariek bi funtzioak bete dituzte. Karstenek ere taldea zuzendu du eta 15 minutu falta zirela Camejo eta Terés pivotea aritu dira, Arderíus eta Arrojeria lehenengo lerroan Etxeberriaren laguntzarekin.
Ondorioz, aise irabzi du SUPER AMARA Bera Bera udako txapelketa honen aurreneko partida eta bihar Mecalia Atlético Guardés izango du finalean (21etan, A Sangriñan).
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 35, Aula Alimentos de Valladolid 23
SUPER AMARA Bera Bera 35 (19+16): Arruda, Cardoso (5, 1p), Etxeberria (4), Arderíus (2), Terés (2), Karsten (4) eta Da Silva (2) – hasierako taldea- Berasategi (3), Menéndez (5), Arrojeria, Sans (6), Ezkurdia (1), Camejo (1), Castellanos (o.a.) eta Zugarrondo (o.a.)
Aula Alimentos de Valladolid 23 (10+13): Guerra, Talavera, Cuadrado (4), Puertas (7), Cifuentes (2), Bolling (4) eta Cozzi –siete inicial- Cesáreo (3p), Álvarez (1), Nieto (2), Cossio, Viloria, Gutiérrez eta Sans (o.a.)
Epaileak: Alberto Feernández eta Pablo Álvarez (galizarrak)
Kanporatuak: Menéndez, Camejo eta Etxeberria Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 3-1, 7-2, 10-4, 14-5, 16-8, 19-10 –atsedenaldian- 24-11, 28-13, 29-16, 31-17, 32-20 eta 35-23