Aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatu duena Bidebietan SUPER AMARA Bera Berak Aiala Zarautz taldearen aurka, non frogatua gelditu den maila aldeaz gain nork dituen saio gehien belaunetan (36-9, 19-6 atsedenaldian).
Imanol Álvarezek defentsan nahiz erasoan jokalariak mugitzen jarraitu du, defentsa erdian bikote erbedinei aukerak emanez: Karsten eta Camejo; Terés Berasategirekin edo Sansekin eta guztiak positiboak. Partida hasiera erabakiorra izan da, Cardosok eta Da Silvak, bere debutean, kontraerasoak gauzatu dituzte eta bestetik, zutoinak lagun izan ditu Zugarrondok. Etxekoen 6-0 defentsak zarauztarren lehenengo lerroa estutu du Pemach pibotarekin lotura saihestuz. Erasoa, kontraerasoak nagusi, Da Silva bikain gola sartzen, bi ederrak utzi zituelarik zati bakoitzean.
Eraso posizionalean, SUPER AMARA Bera Berak abiadura eman dio baloiari hutsuneak sortuz zarauztarren defentsan, Terés pibotak ondo aprobetxatu zituenak.
Bigarrenean, Arrudak horma izan zen Aiala Zarautz taldearentzat. Álvarezek 20 minutu eman dizkie atezain baikoitzari eta hirurek maila altua erakutsi dute. Cardosok tartea ireki du kontraerasoan eta ostean SUPER AMARA Bera Bera eraso posizionalari ekin dio entrenatzaileen barianteei aukerak emanez.
Hurrengo lagunarteakoak sortu berri den BAG Summer Experience txapelketan izango dira, aurten A Guardan burutuko dena. SUPER AMARA Bera Berak Valladolideko Aula Alimentos izango du aurrean asteartean eta asteazkenean, Mecalia Atlético Guardés edo Helvetia Alcobendas.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 36, Aiala Zarautz 9
SUPER AMARA Bera Bera 36 (19+17): Zugarrondo, Cardoso (8, 2p), Menéndez (4, 1p), Camejo (1), Arrojeria, Karsten (1) eta Da Silva (5) –hasierako zazpia- Berasategi (2), Etxeberria (3), Ezkurdia (2), Arderíus (1), Terés (4), Delgado (3), Sans (2), Arruda (o.a.) eta Castellanos (o.a.)
Aiala Zarautz 9 (6+3): Aldalur, Del Hoyo, Artola (1), Salegi (1), Permach, Zaldua eta González de Txabarri –hasierako zazpikoa- Furundarena (1), Sanz, Urresti (2), Barros (1), Errekondo (1), Agirrezabalaga (2) eta Albisua (o.a.).
Epaileak: Carlos Gude eta Jon Mendizabal (Gipuzkoarrak)
Kanporaturik gabe
Partzialak: 5-0, 6-1, 9-2, 10-4, 14-5, 19-6 –atsedenaldia- 24-6, 28-6, 30-7, 31-8, 34-9 eta 36-9