Bidebieta kiroldegian jokatuko da bihar abuztuaren 16an, osteguna 19etan (sarrera dohainik) SUPER AMARA Bera Beraren bigarren lagunartekoa, oraingo honetan Zilarrezko mailan den Aiala Zarautz taldearen aurka.
Imanol Álvarez entrenatzaileak aurredenboraldiko lehenengo frogari jarraipena emango dio, Zumaian Pulpo taldeak antolaturiko Udako Txapelketan non HGB Prosetecnisa Zuazo (32-21) aise gainditu zuten donostiarrek.
SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldiko hirugarren aste beteko du bihar. Jokalarientzako okerrena pasatu dela esan daiteke, hau da, karga fisikoa eta egunak pasatu ahala, lan teknikoa eta taktikoa garrantzi handia hartzen ari da. Zumaian ikusi zen bezala, plantilla zabala da eta defentsa erdian aritzeko jokalari aukera ere handia da. Iazko denboraldian Berasategi-Azurmendi jokalariek osatu zuten funtsezko leku hori baina donostiarra baja delarik –sorbaldan egin zioten ebakuntza- bikote berria sortu behar da eta aukerak ere zabalak dira usurbildarraz gain, Sans, Terés, Camejo eta Menéndez jokalariekin.
Bihar Bidebietan Aiala Zarautz taldearen aurkako lagunartekoan, Zumaiako partidarekin alderatuta, Fernanda da Silva ezker hegaleko jokalaria izango da nobedadea.