SUPER AMARA Bera Berak Summer BAG Experience delakoari egin du bidaia, Mecalia Atlético Guardés, Aula Alimentos de Valladolid eta gipuzkoarrek antolaturiko udako txapelketa, aurreneko edizioa A Guardan antolatu dena (abuztuaren 21 eta 22an) eta Helvetia Alcobendas talde gonbidatu gisa duena.
Aurredenboraldiko froga da gipuzkoarrentzat, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak bi egunetan bi partida jokatuko ditu, irailaren 8 eta 9an Txapeldunen ligako sailkatze fasean bezala, orduan Poloniako Lublin hirian. Aurretik, lehenengo titulua jokoan izango du Liberbanka Gijón taldearen aurka irailaren 1ean (18,30etan) Xixongo Palacio de los Deportesen.
Imanol Álvarezek 15 jokalari prest ditu Summer BAG Experience txapelketarako, hau da, Donostian Aramendia, Azurmendi eta Dos Santos gelditu dira. Gipuzkoarrek bihar asteartean 19etan Aula Alimentos de Valladolid taldea izango dute aurrean, Mecalia Atlético Guardések, berriz, Helvetia Alcobendas hartuko du ondoren emakumezkoen eskubaloi elitera itzuli den taldea.
Asteazkenean, hilak 22, 19etan hirugarren eta laugarren postua jarriko da jokoan eta 21etan, finala. SUPER AMARA Bera Berarentzat hirugarren eta laugarren lagunartekoa izango da, Zumaian eta Bidebietan HGB Prosetecnisa Zuazo eta Aiala Zarautz gainditu ostean, non Imanol Álvarez entrenatzaileak frogak egin ditu eta jokalarien artean minutuak banatu.