Bera Bera

Select your language

Aurredenboraldiko laugarren lagunartekoa, bigarren bi egunetan non SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardés gainditu duen (21-28) Summer BAG Experience izeneko aurreneko edizioko finalean, A Guardan burutu dena.

Abuztuan egon arren, partida ona izan da eta emaitzak ez du adierazten ikusitakoa, bigarren zati hasieran Guardés aurretik jarri zelako. Halere, donostiarrek menperatu zuten lehia hasieratik. Da Silvak baino ez zuen errepikatu bezperaz hasierako zazpian. Imanol Álvarezek Berasategi eta Camejo jarri ditu erdian, Menéndez eta Arrojeria ondoan eta Etxeberria eta Da Silva hegaletan, Castellanos atezain.

Etxeberria, Da Silva eta Arrojeriak gauzatutako kontraerasoak medio, aurretik jarri da SUPER AMARA. Eta eraso geldoan, hutsuneak aurkitu ditu Mecalia Atlético Guardésen defentsa irekian, Sempere aurrean kokaturik, baina Menéndez, Da Silva eta Berasategik ez dute asmatu Carrera atezainaren aurrean.

Halere, defentsan lan ona egin dute Méndez eta Buforn kanpotik asmatu duten arte. Bi taldeek aldaketa ugari egin dituzte lehenengo zati erdialdean eta kanporaketak baliatuz Guardes gerturatu da, Campos eta Bravo fitxaketa berrien golekin. Cardosok eutsi dio tarteari atsedenaldian 11-13.

Bigarren zati hasieran, Guardések buelta eman dio markagailuari baloia pazientziaz mugituz eta Kurchankova Zugarrondoren aurrean asmatzen. Partida orekatu zen, Etxeberria agertu zen arte. Hiru gol jarraian egin zituen (41’: 15-18). Espiñeirak estutu zuen baina Arrojeria, Terések birritan,  Etxeberriak eta Menéndezek partida apurtu zuten (48’: 18-23), Arruda atezainaren ekarpenarekin.

Doirok taldea sartu zuen  Summer BAG (20-23) izeneko finalaean baina Da Silvak arnasa eman zion SUPER AMARA Bera Berari gol batekin eta Terésekin lotura eginez, Cardosok gauzaturiko penaltiarekin. Eta Etxeberriak beste bol batekin borobildu zuen partida.

Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 21,  SUPER AMARA Bera Bera 28

Mecalia Atlético Guardés 21 (11+10): Carrera, Sempere (1), Doiro (2), Méndez (3), Campos (2), Pérez, Bravo (3), Kurchankova (3, 1p), Buforn (2), Espiñeira (4), Urban, Valero, Gómez (1), Ezbida (o.s.)

SUPER AMARA Bera Bera 28 (13+15): Castellanos, Da Silva (3, 1p), Menéndez (3), Arrojeria (3), Camejo, Berasategi eta Etxeberria (9) –siete inicial- Cardoso (5, 3p), Karsten (2), Arderius, Ezkurdia, Sans (1), Terés (2), Zugarrondo (o.a.) eta Arruda (o.a.)

Epaileak: Pedro Eiras eta Lucas Crespo (galizarrak)

Kanporatuak: Espiñeira Guardésetik eta Camejo, Karsten, Da Silva eta Terés Super Amaratik

Partzialak: 2-2, 2-4, 4-6, 6-9, 8-10, 11-13 –atsedenaldia- 14-14, 15-17, 18-19, 20-23, 20-27 eta 21-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores