
Castellon, lehenengo zatiko 18. minutura iritsi aurretik, Imanol Álvarez hutsarte baten ostean, Arrojeriak defentsari deitu egin zion Elke Karstenen barneraketarako hutsune sortuz. Alonso atezainaren aurrean baloia gurutzatu zuen eta 7-7 berdinketa sartzeaz gain, 24.000. gola ere egin zuen argentinarrak.

Bigarren zati serio medio, SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Castellón (19-28) gainditu du Guerreras Iberdrola ligaren lidergoa berreskuratzeko 17. jardunaldi ostean.

Bihar larunbata Autocares Davidekin Castellon izango du helburu SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligaren lidergotza eskuratze aldera, horretarako BM Castellón taldea gainditu beharko du (18,30etan, Pedro Cubas eta Gabriel López, valentziarrak).

Inauteriak direla eta, lau partida bestetik ez Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Euskal Ligan, larunbat goizean Egian Lacturale Bera Bera kadete taldeak Indupime Basauri hartuko du 10etan; 16etan senior taldeak Bera Berak Errotabarri Ermua izango du aurrean Bidebietan eta amaitzen denean, leku berean 17,45ean, Lacturale Bera Bera jubenilen txanda izango da Zuazoren aurka.