Bera Bera

Select your language

Alhaurín de la Torreko Antonio Garrido Moraga izeneko Udal Liburutegiak hartuko du bihar asteartea (13etan) Kopako LXI edizioko zozketan, Malagako hiri honetan burutuko dena irailaren 3tik 6ra bitartean.

Rincón Fertilidad Málaga antolatzaile moduan eta SUPER AMARA Bera Bera, egungo txapeldun gisa, zerrendaburu izango dira ondorioz balizko final batea baino ez dute elkar ikusiko. Zozketan aurreneko aukeraketak izango dira, bat taulako goiko aldean kokatuko da eta, bestea, behekoan.

Malaga eta Donostiako taldeek honako aurkariak izango dituzte Elche, Atlético Guardés, Liberbank Gijón, Rocasa, KH7 BM Granollers edo Aula Alimentos de Valladolid. Ostiralean, irailak 3, final-laurdenak ospatuko dira 12,15etan (zuzenean TDPn), 15,30etan; 18etan (TDPn) eta 20,30etan. Larunbatean, Teledeporte zuzenean, aurreneko finalerdia 19,15etan bigarrena, 21,15etan; finala, aldiz, 17,45etan irailaren 6an ospatuko da. Ostiralean kirolariek atseden eguna izango dute, Guerreras Iberdrola ligako klubek bilera egingo dute eta gauean Federazioak denboraldia irekiko duen gala antolatuko du.

Ondorioz, sei hilabeteko etenaldia ostean, eskubaloiak lehiaketa ofizialari helduko dio.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores