
Barakaldoko Kopako fase finala jokatuko duten zortzi taldeen artean izango da SUPER AMARA Bera Bera. Apirilaren 26tik 28ra bitartean bertan lekua eskatu dute itzulera partidan ere Helvetia Alcobendas (32-18) Bidebietan gainditu ostean, ondorioz kanporaketa (63-40) gelditu da.

SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena 19etan Bidebietan Helvetia Alcobendas hartuko du Kopako final-zortzirenetako itzulera partidan, bideratuta duen kanporaketa, izan ere Pabellón de los Sueños delako pistan (21-31) nagusitu zen. Ansoleaga eta Izquierdo epaile euskaldunek zuzenduko dute norgehiagoka.

Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarrienak dira Euskal ligako bigarren fasean Lacturale Bera Bera kadete taldeak lorturiko garaipena eta kadete mutiletan Herrería Bidebieta Bera Berak bigarrena lortu zuen.