Bidebieta, Yoldi, La Salle eta Elgoibarren izango dira asteburuko hitzorduak, azpimarratzekoak direnak Euskadiko txapelketakoak, Lacturale Bera Berak kadete eta jubenil taldeakoak eta seniorrak.

Leire Aramendiak taldekideekin bat egin zuen atzo arratsaldean eta gaur goizean entrenaldiak osatze aldera, Errumanian igandean Europako ibilbidea amaituta, asteko aurreneko saioetan.

Urtarrilaren lehen asteburutik igandera arte lehiatu duten 16 taldeetatik, SUPER AMARA Bera Bera izan da EHF Cupeko multzoen fase honetako bosgarren golegile nagusieta, 170 golekin, hau da, partidako 28,3 gol.
SUPER AMARA Bera Berak Europari agur esan dio aurtengo denboraldian egungo txapeldunaren etxean galduta, SCM Craiova indartsu baten aurrean (26-23, atsedenaldian 13-11). Atzo Nykobing Falster taldeak Kroazian irabazita emaitzak ez zuen ia garrantzirik izan.