Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera oso osorik da. Covid 19 frogak gaindituta, Manuela Pizzo eta Malena Cavo taldearekin lehen saioa burutu dute, asteartean Mirene Morenok egin zuen bezala. Aramendian Argentinarra komunikabideen esanetara jarri da.

Malena Cavok adierazi du “irrikaz” dagoela Argentinan konfinamendua dela eta “aspaldi ez naizelako pistan entrenatu”. Horregatik “gogotsu” dago eta “energiaz beteta”. Larunbatean iritsi zen eta egindako PCRn emaitza ezagutu ostean “hiria bisitatu nuen, zoragarri da”.

SUPER AMARA Bera Berako eskuin alboko jokalariak “betiko ametsa da Europan jokatzea eta asko espero nuen” onartu du. Hortaz, “oso pozik nago klubaren partaide naizelako, ahalik eta azkarrren eta ondoen moldatzea espero dut”. Lan horretan Manuela Pizzoren laguntza du “orain amaren papera hartu duena” dio barrez.

Denboraldiari eskatuko dionaz galdetuta, Malena Cavok aipatu du “jokalari moduan hazi eta taldekideek eta klubak ezarri dituzten helburuak bete”. Bere ustez, eraso jokua du aipagarri, halere “defentsan eta erasoan taldeari laguntzeko prest nago”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores