
Europako partida guztietatik beti hobetzeko zeozer gelditzen da, jokalarien exijentzia maila handitzen baita. Orain SUPER AMARA Bera Berak erritmo hori Ligara eraman nahi du eta ziztu bizian, asteartean Bidebietan (19etan) Rincón Fertilidad Málagaren bisitarekin.

Zaila da gogoratzea SUPER AMARA Bera Berari horrelako partida hasiera, Cardosori merezi gabeko txartel gorria barne, hortaz hasieratik oso atzetik ikusi du bere burua eta saiatu arren, partidan sartzea lortu du (21’: 13-14) baina bigarrenean egindako ahalegina ordaindu gu serio bezain indartsu Nykobing Falster taldearen aurka (28-36).

EHF Cupeko multzoen fasean aritzeko erronka bigarren itzulira iritsi da. SUPER AMARA Bera Bera pozik da hiru partidetan lehiakor aritu deako eta orain Gascan bi partidak jarraian izango ditu. Aurrena, larunbatean 17etan Danimarkako Nykobing Falster taldearen aurka.