
Partida amaierako aurpegiek guztia esan dute. SUPER AMARAk lehiatu du, Podravka Vegeta estutu du baina kroaziarrek hiru minutuen faltan garaipena poltsikoan izan arren, gipuzkoarrak punturen bat urratzeko aukera ikusi dute Koprivnicara egindako hirugarren bisitan EHF Cupeko multzoen fasearen debuta zelarik.

SUPER AMARA Bera Berak egunak astindu ditu EHFko multzoen fasean debuta egiteko. Kroaziako Podravka Vegeta taldearen aurka izango da igandean (18etan) Koprivnican, ETB4k zuzenean eskainiko dueta eta Georgi Doychinov eta Yulian Goretsov epaile bulgariearrek zuzenduko dute.

SUPER AMARA Bera Berak urtarrilaren 6an Kroazian hasiko duen EHF Cupeko multzoen fasea jokatzeko Kibor enpresak egindako kamisetak aurkeztu ditu gaur goizean Bidebietan.