SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez baikor agertu da bihar ostirala bere taldeak Rocasaren aurka Jiramarreko Juan Carlos Hernández kiroldegian jokatuko duen Guerreras Iberdrola ligako partida aurrean (Óscar Ralluy eta Ángel Sabroso, kanariarrak).
Harrobiko post partida asteburu honetan, aipagarrienak Bera Bera eta Ereintza taldeen arteko euskal ligako hiru partida eta mutilen kadeteena.
Jardunaldi garrantzitsua Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat, Euskal Ligan jokaturiko hiru partidak irabazi zituelako, senior mailako taldeak debuta egin zuelako eta Lacturalekoek jubenilak nahiz kadeteak Elgoibarren nagusi izan ziren. Horrez gain, infantiletan, aurreneko garaipenak iritsi ziren Herrería Bidebieta eta Bera Bera Urdina taldeentzat.
Larunbatean Bidebietan BM Castellón taldearen aurka defentsan lan bikaina egiteaz gain, SUPER AMARA Bera Bera erakingorra izan zen erasoan jaurtiketen %79,3a gola izan baitzen, bi urte eta gero 40 gol baino gola sartuz.
Defentsan kementsu, SUPER AMARA Bera Berak BM Castellón estutu du partida hasieratik, zortzigarren minuturako tarte handia lortuz (8-1) Ezkurdia eta Cardosok gauzaturiko kontraersoei esker eta Karstenen jaurtiketak medio.