Bera Bera

Select your language

Entrenaldiko lehen egun aprobetxatuta, SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendia lagun Bidebietan komunikabideen esanetara izan zen Laura Hernández. Elxetarra, irribarretsu, onartu du “irrikan nengoen, ilusio handiarekin klub berri batekin hasteko, gaur egun dagoen onenean”.

Ezker alboko jokalariak, 13 zenbakiari eutsi diona, “ziurgabetasun egoera” onartu du, halere, “entrenatzen burubelarri jarri behar dugu”. “Tristura izan da nire zalegoa agurtu gabe joatea eta horrela hastea baina moldatzea besterik ez dugu” hasperen egin du.

Hernándezek argi du hasieran “taldera moldatzea da nire helburua, joku modua hartu, estiloa ezagutu eta ekarpen handiena egin”. Bere burua “langiletzat” jo du “indargunea fisikoa dena”, ondorioz “lan gogorra egin nahi dut” eta gogotsu dago “taldeak nola jokatuko duen jakiteko”. Helburuaz galdatuta, onartu du SUPER AMARA Bera Berak “lehiaketa guztiak ditu helburu eta Europan paper ona egin, multzoen fasera iristea”. Koparen inguruan, Hernándezek ulertu du “ezohizko egoera da denbora asko geldirik daramagulako baina Kopara ahalik eta ondoen iritsi behar dugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores