Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak BM Elche visiteche.com taldea izango du aurkari Alhaurín de la Torren irailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko den Kopako XLI edizioko final-laurdenetan. Covid 19 dela eta apirilean jokatu behar zen fase finala bertan behera gelditu zen.

Malagako hiri honetan Udal liburutegian ospaturiko zozketaren arabera, irabazleak Aula Alimentos de Valladolid eta Atlético Guardés taldeen artean nagusi dena izango du aurrean. SUPER AMARA Bera Bera izan da aurrena zozketan ateratzen, ondorioz, Imanol Álvarezen taldea etxeko gisa arituko da lehiaketa osoan.

Taulako beste aldean, Liberbank Gijón eta KH7 BM Granollers elkarren aurka arituko dira eta Rocasa izango da Rincón Fertilidad Málaga antolatzaileen aurkaria.

Final-laurdenak irailaren 3an ospatuko dira honako ordutegiarekin: 12,15etan, 15,30etan; 18etan eta 20,30etan. Datozen egunetan Federazioak, antolatzaileak eta telebistak kanporaketen ordutegiak erabakiko dituzte.

CB Elche visitelche.com taldearen aurkako kanporaketa bosgarrena izango da 2012an Altean aurrenekoa izan zenetik. Finalerdiak jokatzekotan –larunbatean, irailak 5- beste ezagun bat izango dute aurrean gipuzkoarrek: Atlético Guardés, lau finalerdi jarraian izan zen aurkaria (2014tik 2017ra) edo Aula Alimentos de Valladolid, Barakaldon finalista eta 2018an Málagan, final-laurdenetan.

SUPER AMARA Bera Berak Barakaldon lortutako txapela defendatuko du Kopako 29. partaidetzan.

Ikusi taula osoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores