SUPER AMARA Bera Berak Europari agur esan dio aurtengo denboraldian egungo txapeldunaren etxean galduta, SCM Craiova indartsu baten aurrean (26-23, atsedenaldian 13-11). Atzo Nykobing Falster taldeak Kroazian irabazita emaitzak ez zuen ia garrantzirik izan.

Imanol Álvarezek dion bezala denboraldiko helburuen artean zegoen EHF Cupeko multzoen fasean aritzea. Jokatzeaz gain, taldea lehiatzen ari da eta final-laurdenetan egoteko aukerekin iritsi da azken asteburura, Europako goreneko bigarren lehiaketa honetan.

Astebururako zortzi partida, izan ere, Euskal Ligako senior taldeak Zarautzen galdu zuen lehengo asteazkenean. Azpimarratzekoak Bidebietak igande goizean hiru partida hartuko dituela eta Euskadiko Txapelketako bigarren fasean, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Artalekun izango du hitzordua eta jubenil taldeak, Barakaldon.