Lehengo larunbatean Aiala Zarautz gainditurik Aritzbatalden burutu zen partidan (13-23), Bera Bera Eskubaloial Porriñon ospatuko ditu Kopan Zilarrezko Eztaiak, izan ere, 1992 urteaz beroztik ez du hutsik egin zortziko finalean eta, hortaz, 25 urte jarraian beteko ditu.
Horrela, apirilaren 15etik 17ra bitartean bertako BM Porriño eta egungo txapeldun Rocasarekin batera, larunbat honetan txartela lortu zituzten: Helvetia Alcobendas, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo, Clínicas Rincón Málaga, Oviedon irabaztea asko kostatu zitzaion Mecalia Atlético Guardés eta Sporting La Rioja, Zilarrezko mailako taldea Elche Mustang gainditu zuena. Zozketa eguna ez da zehaztu oraindik baina zerrendaburik ez dago aurten.
Gipuzkoarrak Kopan sartu ziren ohorezko mailara igo eta hurrengo denboraldian. 1992an Valentzian, Remudas gainditu zuten 24-16 final-laurdenetan eta Constructora Estellés –Ribarroja ostean- taldearen aurka amore eman zuen finalerdietan (18-21).
Kopako talde gisa segituan hartu zuten donostiarrek. Bigarren partaidetzan, Javier Iriarte entrenatzaile zela, Madrilgo Pinto herrian ospatu zen edizioko finala jokatu zuen, Valencia Urbanari (23-21) eta Remudasi (23-16) irabazita, finalean 21-29 galdu zuen Mar Valencia taldearen aurka, Europara sailkapena lortuz Liga ere irabazi baitzuen Iber ere izan zen taldeak.
Donostiarrek 56 partida jokatu dituzte Kopan. Bigarren finala 1996an iritsi zen, Donostian antolatu zen urtean, Arrate Amaña (23-18), Elda (19-18) gainditu zuen Corteblanco Bidebietan baina finalean Mar Osito (23-28) gehiago izan zen. Hurrengo denboraldian gauza bera Eldan. Gipuzkoarrek Tahiche (18-17) eta Leganés (28-19) kanporatu zituzten baina Mar Osito ozpoto handiegia izan zen finalean (21-33).
Hurrengo finala bizitzeko 2006. urtera arte zain egon behar zuten Donostian, baina erreskadan lau etorri ziren. Leonen Bera Berak Elda (31-27) gainditu zuen, finalerdian Astroc Sagunto (27-25) eta gol bakar batez galdu zuen finala Ribarroja (26-27) taldearen aurrean, Tati Garmendiak 10 gol sartu arren eta hiru partidetan, 30.
Bera Bera Kopako txapeldun atera zen hurrengo urtean L’Elianan. Itxakori 29-28 irabazi zion, ondoren entrenatzaile eta jokalari uztartzen zuen Tati Garmendia galdu zuen neumoniaz jota baina Elda finalerdietan (34-28) eta Ribarroja finalean (25-22) gainditu zituen Ciobanu atezaina bikain aritu zelarik.
Lizarran ospatu zen edizioan, 2008an, Bera Berak Rocasa (23-22) eta Itxako (21-17) gainditu zituen baina finalean Parc Sagunt (27-33) nagusi izan zen.
Bigarren tituloa, 2009an. Monóvarren izan zen, bertako taldea baino gehiago izan zen final-laurdenetan (41-22), Itxako menperatu zuen finalerdietan (21-20) eta Elda baino gehiago izan zen finalean (25-19).
Bera Berak azkeneko edizioetako finalak jokatu ditu Altea, Porriño, Alcobendas eta Castellon, Galizan eta Madrilen nagusi izan zelarik. Altean Elcheri (30-22) eta Alcobendas (26-21) irabazi zien baina Itxako handiaren aurka aukerarik gabe gelditu zen (26-35).
Porriñon, 2013an, Zuazo Barakaldoren aurka majo sufritu ostean, luzapenean lortu zuen finalerdirako txartela (25-21), non Elcheren aurkako partida ere irauli behar izan zuen (23-20) eta gol batez Rocasa (25-24) ganditu zuen Kopako zortzigarren finalean hirugarren garaikurra lortze aldera.
Alcobendasen, 2014an, ondo baino gehiago atera zen dena. Zuazo mendean hartu zuen (18-29), finalerdietan 21-26 Guardés eta emaitza bera finalean Rocasarekin. Iaz, Castellon, Bera Berak sufritzen jakin izan zuen Elche luzapenean gainditzeko (29-26), partidarik onena jokatu zuen Guardésen aurrean (23-19) eta luzapenera iritsi arren finalak ihes egin zion (19-20) Rocasarekin.
Ederrak, Kopako 1.400 gola
Datu guzti hauek Juan Carlos Elorzak bildu zituen. Horrez gain, bere apunteen arabera, Bera Berak 1.397 gol zeramazkin Kopan. Hortaz, larunbateko partida ostean, 1.420, ondorioz, Garako kazetariak gustoko zuen bezala, Silvia Ederra izan zen Kopan Bera Berako 1.400 gola egin zuena, kasu honetan Zarautzen.
Bigarren zatian esnatu zen Bera Bera Aiala Zarautz (13-23) gainditzeko eta apirilaren 15etik 17ra bitartean Porriñon ospatuko den zortziko finalean izango dira donostiarrak.
Fitxa: Aiala Zarautz 13, Bera Bera 23
Aiala Zarautz 13 (6+7): Collantes, Badiola, Artola, Arregi (3), Goikoetxea (5, 5 p), Fernández (1), eta Uria (2) –titular- Eizagirre (2), Arruti, Granado, Alcoba, Ubillos eta Odriozola (o.a.)
Bera Bera 23 (8+15): Zugarrondo, Etxeberria, Martínez (2), Alicia Fernández (2), Ederra (2), Bea Fernández (1) y Pinedo (2, 1p) –titular- Sans (1), Arrojeria (2), Yáñez (3, 1p), Menéndez (6, 1p), Ezkurdia (2) eta Lizarbe. Deialdian: Temprano (o.a.)
Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero, Kantabria
Kanporatuak: Badiola eta Alcoba Aialatik eta Menéndez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 0-2, 1-4, 3-4, 5-5, 5-5, 6-8 –atsedenaldia- 8-10, 8-13, 8-18, 10-19, 11-20 eta 13-23
Juan Carlos Elorza kazetaria zendu da bart, bere garaian Eginen eta Garan aritu dena urteetan, gaixotasun larri bat medio. Albisteak segituan tristura zabaldu du Bera Bera Eskubaloia osoan. Juan Carlos joan zaigu baina guretzako ondarea dena utzi digu, makina bat kronika, informazio, datu andana batez ere eskubaloiari lotura, bere grina, Oñatiko Aloña Mendin sustraiturik.
Bera Bera Eskubaloiak doluminak familaria eta Garako lankideei bidali nahi dizkie.
Bidebieta edo Gascan leku finkoa zuen, bere estiloak sakon sartu zen kirolean baina eskubaloian bereziki, beti profesionala eta zorrotza.
Kroniketan zehaztasuna zuen gustoko, talde honen historioa idatzi du Juan Carlos Elorzak, protagonista berak ezagutzen ez zituen datuak eskainiz. Eta laguna, eskubaloia hobetzen saiatzen zena, batez ere, emakumezkoena, erreferentea bihurtuz.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak azpimarratu du “bere kroniken eta solasaldien falta sentituko dugu, askotan beroak baina beti pasioz”.
Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak aipatu du “eskubaloiaz guk geuk baina gehiago zekien gizona eta horren adierazlea da guk pistan bizi eta sentitzen genuena berak bikain adierazten zituen kroniketan”.
Euskal eta Gipuzkoako Federazioek minutuko isilunea eskatu dute asteburuko partideetan. Halere, txaloaz gain, Juan Carlos Elorzaren aitortzaz omenaldirik onena eskubaloi partida bikain bat litzateke. Ez adiorik!
Bera Berak Kopa du helburuen artean, apirilaren 15etik 17ra bitartean Pontevedrako Porriño herrian ospatuko dena, 2013an bezala, non donostiarrek hirugarren aldiz irabazi zuten. Aurten ere bertan egoteko biharko kanporaketan Aritzbatalden, partida bakarrera, Aiala Zarautz gainditu behar du Bera Berak (17,45etan, Jesús Escudero eta Jorge Escudero, Kantabria).
Aurtengo denboraldian laugarren aldiz arituko dira elkarren aurka Bera Bera eta Aiala Zarautz: bi lagunarteko abuztuan Egian eta abenduan, Lekunberrin; eta Loterías Ligako bi jardunaldiak. Donostiarrek aise irabazi dituzte partida guztiak baina Kopak emaitza harrigarriak eskaintzen ohi ditu.
Porriñoko zortziko finalean izateko sei txartel banatuko dira bihar, Porriño antolatzaile gisa eta Rocasa egungo txapeldun moduan sailkatu direlarik.
Bihar Aritzbatalden paradoxaz beteriko norgehiagoka biziko da, izan ere, helburu ezberdinak dituzten bi taldeak elkarren aurka arituko dira eta gainera emaitzen aldetik ere bi bolada –Bera Berak zortzi partida jarrian irabazi ditu ligan eta nagusi izan zen Valladoliden eta Aialak porrota jaso zuen etxean Elcheren aurka-. Horrez gain, Kopan 1992 urteaz geroztik beti egon den taldea da Bera Bera eta aurtengo denboraldian lehiaketa horretan debuta egin duena da Aiala. Zortziko finalera iristeko sistema aldatu zutenez, Aiala Zarautzek Grupo Adesal gainditu zuen azaroan Kordoban.
Bera Bera orain sartuko da lehian. Donostiarrek lau Kopa irabazi dituzte: 2007 (L’Eliana, Valentzia), 2009 (Monóvar, Alacanten), 2013 (Porriño, Pontevedra) eta 2014 (Alcobendas, Madril).
Pucheren deialdian Eider Lizarbe da nobedadea. Zarauzko partida amaiatu eta berehala Bidebitan senior mailako partidan egon nahi du donostiarrak, izan ere, bere taldeak fase berri bati ekingo dio Basauriko Indupime taldearen aurrean eta igoera fasera pasatzea dute helburu.
Partida atariaz minutuko isilunea gordeko da Juan Carlos Elorza kazetariaren heriotza dela eta. Halere gehien eskertuko lukeen omenaldia eskubaloi partidarik onena izango litzateke.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak zortzi norgehiago izango ditu asteburuan, horien artean larunbat arratsaldean Bidebietan ospatuko direnak aipagarrienak direlarik. Hiru partidetatik aurrena mutilen kadetak jokatuko duena izango da, 16etatik aurrera Urola hartuz.
Bestetik, euskal ligan, 17,45etan jubenil taldeak Usurbili irabazteko premia izango du eta ondoren, 19,30etan senior taldeak hurrengo faseari ekingo dio. Multzoan izango ditu: Indupime Basauri, CB Jarrileras eta Ereintza Barymont. Bestean, Zuazo, Kukullaga, Aiala Zarautz eta Usurbil dira. Aurreneko biek elkarren aurka arituko dira lauko finalean datorren urtean Zilarrezko mailara igotzeko fasean parte hartzeko.
Hortaz, Bera Bera senior taldeak Bidebietan Indupime Basauri hartuko du, iaz Zilarrezko mailan egon zena eta aurten Bizkaiko multzoan nagusi izan dena.
Igandea
Infantil mailan mugitzea tokatzen da. 9,30etan Orion,Bera Bera Bat taldeak Orioko Ikastetxea izango du aurrean. Legazkiko Bikuñan, 9,45etan, Bera Bera Bi taldeak La Salle, eta Bera Bera Hiru taldeak Yoldin 10etan Arantzazuko Ama hartuko du. Infantil mailako mutilek Zarauzko Antonianosen Amenabar A izango dute zain eta kadete mailako nesken taldeak Eibar hartuko dute Bidebieta 10etan Gipuzkoako Foru Aldundiko txapelketa estreinatuz.
Gipuzkoako selekzioak
Kadete mailako Evelyn Briones eta infantil mailako June Del Campo eta Saioa Gerendiain, Bera Berako jokalariak deitu dituzte Gipuzkoako selekzioarekin entrenaldiak burutzeko. Aurreneko jokalariak Usurbilgo kiroldegian burutuko du Saioa igandean 9 etatik 10,30 etara eta infantil mailakoek La Salle Kiroldegian 12,30etatik 14ak bitartean.
Argazkian: Saioa Gerendiain (Juan Antonio Garaikoetxea)