Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak zortzi norgehiago izango ditu asteburuan, horien artean larunbat arratsaldean Bidebietan ospatuko direnak aipagarrienak direlarik. Hiru partidetatik aurrena mutilen kadetak jokatuko duena izango da, 16etatik aurrera Urola hartuz. Bestetik, euskal ligan, 17,45etan jubenil taldeak Usurbili irabazteko premia izango du eta ondoren, 19,30etan senior taldeak hurrengo faseari ekingo dio. Multzoan izango ditu: Indupime Basauri, CB Jarrileras eta Ereintza Barymont. Bestean, Zuazo, Kukullaga, Aiala Zarautz eta Usurbil dira. Aurreneko biek elkarren aurka arituko dira lauko finalean datorren urtean Zilarrezko mailara igotzeko fasean parte hartzeko. Hortaz, Bera Bera senior taldeak Bidebietan Indupime Basauri hartuko du, iaz Zilarrezko mailan egon zena eta aurten Bizkaiko multzoan nagusi izan dena. Igandea Infantil mailan mugitzea tokatzen da. 9,30etan Orion,Bera Bera Bat taldeak Orioko Ikastetxea izango du aurrean. Legazkiko Bikuñan, 9,45etan, Bera Bera Bi taldeak La Salle, eta Bera Bera Hiru taldeak Yoldin 10etan Arantzazuko Ama hartuko du. Infantil mailako mutilek Zarauzko Antonianosen Amenabar A izango dute zain eta kadete mailako nesken taldeak Eibar hartuko dute Bidebieta 10etan Gipuzkoako Foru Aldundiko txapelketa estreinatuz. Gipuzkoako selekzioak Kadete mailako Evelyn Briones eta infantil mailako June Del Campo eta Saioa Gerendiain, Bera Berako jokalariak deitu dituzte Gipuzkoako selekzioarekin entrenaldiak burutzeko. Aurreneko jokalariak Usurbilgo kiroldegian burutuko du Saioa igandean 9 etatik 10,30 etara eta infantil mailakoek La Salle Kiroldegian 12,30etatik 14ak bitartean. Argazkian: Saioa Gerendiain (Juan Antonio Garaikoetxea)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores