Zilarrezko Eztaiak Kopan
Lehengo larunbatean Aiala Zarautz gainditurik Aritzbatalden burutu zen partidan (13-23), Bera Bera Eskubaloial Porriñon ospatuko ditu Kopan Zilarrezko Eztaiak, izan ere, 1992 urteaz beroztik ez du hutsik egin zortziko finalean eta, hortaz, 25 urte jarraian beteko ditu.
Horrela, apirilaren 15etik 17ra bitartean bertako BM Porriño eta egungo txapeldun Rocasarekin batera, larunbat honetan txartela lortu zituzten: Helvetia Alcobendas, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo, Clínicas Rincón Málaga, Oviedon irabaztea asko kostatu zitzaion Mecalia Atlético Guardés eta Sporting La Rioja, Zilarrezko mailako taldea Elche Mustang gainditu zuena. Zozketa eguna ez da zehaztu oraindik baina zerrendaburik ez dago aurten.
Gipuzkoarrak Kopan sartu ziren ohorezko mailara igo eta hurrengo denboraldian. 1992an Valentzian, Remudas gainditu zuten 24-16 final-laurdenetan eta Constructora Estellés –Ribarroja ostean- taldearen aurka amore eman zuen finalerdietan (18-21).
Kopako talde gisa segituan hartu zuten donostiarrek. Bigarren partaidetzan, Javier Iriarte entrenatzaile zela, Madrilgo Pinto herrian ospatu zen edizioko finala jokatu zuen, Valencia Urbanari (23-21) eta Remudasi (23-16) irabazita, finalean 21-29 galdu zuen Mar Valencia taldearen aurka, Europara sailkapena lortuz Liga ere irabazi baitzuen Iber ere izan zen taldeak.
Donostiarrek 56 partida jokatu dituzte Kopan. Bigarren finala 1996an iritsi zen, Donostian antolatu zen urtean, Arrate Amaña (23-18), Elda (19-18) gainditu zuen Corteblanco Bidebietan baina finalean Mar Osito (23-28) gehiago izan zen. Hurrengo denboraldian gauza bera Eldan. Gipuzkoarrek Tahiche (18-17) eta Leganés (28-19) kanporatu zituzten baina Mar Osito ozpoto handiegia izan zen finalean (21-33).
Hurrengo finala bizitzeko 2006. urtera arte zain egon behar zuten Donostian, baina erreskadan lau etorri ziren. Leonen Bera Berak Elda (31-27) gainditu zuen, finalerdian Astroc Sagunto (27-25) eta gol bakar batez galdu zuen finala Ribarroja (26-27) taldearen aurrean, Tati Garmendiak 10 gol sartu arren eta hiru partidetan, 30.
Bera Bera Kopako txapeldun atera zen hurrengo urtean L’Elianan. Itxakori 29-28 irabazi zion, ondoren entrenatzaile eta jokalari uztartzen zuen Tati Garmendia galdu zuen neumoniaz jota baina Elda finalerdietan (34-28) eta Ribarroja finalean (25-22) gainditu zituen Ciobanu atezaina bikain aritu zelarik.
Lizarran ospatu zen edizioan, 2008an, Bera Berak Rocasa (23-22) eta Itxako (21-17) gainditu zituen baina finalean Parc Sagunt (27-33) nagusi izan zen.
Bigarren tituloa, 2009an. Monóvarren izan zen, bertako taldea baino gehiago izan zen final-laurdenetan (41-22), Itxako menperatu zuen finalerdietan (21-20) eta Elda baino gehiago izan zen finalean (25-19).
Bera Berak azkeneko edizioetako finalak jokatu ditu Altea, Porriño, Alcobendas eta Castellon, Galizan eta Madrilen nagusi izan zelarik. Altean Elcheri (30-22) eta Alcobendas (26-21) irabazi zien baina Itxako handiaren aurka aukerarik gabe gelditu zen (26-35).
Porriñon, 2013an, Zuazo Barakaldoren aurka majo sufritu ostean, luzapenean lortu zuen finalerdirako txartela (25-21), non Elcheren aurkako partida ere irauli behar izan zuen (23-20) eta gol batez Rocasa (25-24) ganditu zuen Kopako zortzigarren finalean hirugarren garaikurra lortze aldera.
Alcobendasen, 2014an, ondo baino gehiago atera zen dena. Zuazo mendean hartu zuen (18-29), finalerdietan 21-26 Guardés eta emaitza bera finalean Rocasarekin. Iaz, Castellon, Bera Berak sufritzen jakin izan zuen Elche luzapenean gainditzeko (29-26), partidarik onena jokatu zuen Guardésen aurrean (23-19) eta luzapenera iritsi arren finalak ihes egin zion (19-20) Rocasarekin.
Ederrak, Kopako 1.400 gola
Datu guzti hauek Juan Carlos Elorzak bildu zituen. Horrez gain, bere apunteen arabera, Bera Berak 1.397 gol zeramazkin Kopan. Hortaz, larunbateko partida ostean, 1.420, ondorioz, Garako kazetariak gustoko zuen bezala, Silvia Ederra izan zen Kopan Bera Berako 1.400 gola egin zuena, kasu honetan Zarautzen.