Bera Bera

Select your language

Juan Carlos Elorza kazetaria zendu da bart, bere garaian Eginen eta Garan aritu dena urteetan, gaixotasun larri bat medio. Albisteak segituan tristura zabaldu du Bera Bera Eskubaloia osoan. Juan Carlos joan zaigu baina guretzako ondarea dena utzi digu, makina bat kronika, informazio, datu andana batez ere eskubaloiari lotura, bere grina, Oñatiko Aloña Mendin sustraiturik. Bera Bera Eskubaloiak doluminak familaria eta Garako lankideei bidali nahi dizkie. Bidebieta edo Gascan leku finkoa zuen, bere estiloak sakon sartu zen kirolean baina eskubaloian bereziki, beti profesionala eta zorrotza. Kroniketan zehaztasuna zuen gustoko, talde honen historioa idatzi du Juan Carlos Elorzak, protagonista berak ezagutzen ez zituen datuak eskainiz. Eta laguna, eskubaloia hobetzen saiatzen zena, batez ere, emakumezkoena, erreferentea bihurtuz. Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak azpimarratu du “bere kroniken eta solasaldien falta sentituko dugu, askotan beroak baina beti pasioz”. Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak aipatu du “eskubaloiaz guk geuk baina gehiago zekien gizona eta horren adierazlea da guk pistan bizi eta sentitzen genuena berak bikain adierazten zituen kroniketan”. Euskal eta Gipuzkoako Federazioek minutuko isilunea eskatu dute asteburuko partideetan. Halere, txaloaz gain, Juan Carlos Elorzaren aitortzaz omenaldirik onena eskubaloi partida bikain bat litzateke. Ez adiorik!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores