Bera Bera

Select your language

Laugarren neurketa 12 egunetan. Guerreras Iberdrola Ligak bere hirugarren jardunaldia aurreratu du, 2029 Proiektuari lekua egite aldera, non super amara Bera Berak Las Espartanas kiroldegia bisitatuko du (asteazkenean, 20,30etan, María Sánchez eta Eva Sánchez –Andaluzia –),Soliss Pozuelo de Calatrava igo berri den taldea aurrean izango duela.

Gascan Replasa Beti Onak eta Pérez Cancan Costa del Sol Málaga gainditu ondoren, Jon Begiristain super amara Bera Berako entrenatzaileak “oso kontzentratuta” ateratzeko eskatu dio bere taldeari, kategorian debuta egin arren “puntuek berdin balio dutelako pista guztietan”. Horregatik, norgehiagoka “partida tranpa” bihurtzea ez du nahi.

Soliss Pozuelo de Calatravak etxean egin zuen debuta Ligan Costa del Sol Malagaren aurka galduta (14-27), eta igandean lehia zuzena galdu zuen Oviedon (21-18). “Igo berria denez, puntuak batzen saiatu behar du, batez ere etxean, eta gure aurrean ez du ezer galtzeko”, azaldu du entrenatzaile usurbildarrak.

Iragan denboraldiko jokalari gehienak mantenduz Guerreras Iberdrola Ligari ekin dio, Sol Azcune pibotea, Chumillas hegalekoa, Lucia Dalle Crode Italiako Erice taldetik eta Zuazoko Ballada albokoa argentinarrak fitxatu dituzte. Quiles eta Suarez ateazain, lehen lerroa Laguna, Delfa, Layus eta Ballada aritzen dira; defentsako lanetan, berriz, Azcune, Montoro eta Martina Hoh argentinarra nabarmentzen dira.

super amara Bera Berak, berriz, Kruijswijken baja izango du, eta Mathilde Plottonen alta, Paris 92tik datorren ezker albokoa. “Kruijswijk ligako bi partidetan erreserbatu ahal izan dut, eta infiltratu egingo da, orkatilan duen mina saihesteko”, azaldu du Begiristainek. Bestalde, federazioen transferraren zain, alboko frantziarra izatea espero du, “taldera moldatu egin behar bada ere, ekarpen handia egin diezaguke”.

Ligako bi partidetan 17 gol jasota, Begiristainek aitortu du “gure defentsa bere erasoari gailentzen bazaio, oso eroso sentituko gara eta korrika egiteko aukera emango digu”.

Selekzioetara

Pozuelo de Calatravatik hainbat jokalari abiatuko ditu bere selekzioekin. Alvarez, Prades, Amores, Fonkeng eta Frescok ostegunetik igandera dute hitzordua Espainiako selekzioak abian jarri duen 2029 proiektuarekin, eta, ondoren, Etxeberria, Erauskin, Alvarez eta Fonkeng izango dira Granollersen irailaren 25ean eta 27an Alemaniaren aurka jokatuko dituzten bi lagunartekoetan.

Bestalde, Sora Ishikawa Japoniara joango da ‘Asia Games’ etara eta Shunu, Kongorekin, Afrikako Kopa prestatzera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores