super amara Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du gaur Aritzbatalden jokatutako finalerdian Aiala Zarautz (15-34) gaindituta. Donostiako taldea gora joan da minutuak pasa ahala, baina kezkagarriena Arroyok ezker orkatilan duen lesioa izan da.
Lyndie Tchaptchet pibote nafar internazionala baja izango da super amara Bera Berak planifikatzen ari den 2026-27 denboraldirako, Txapeldunen Ligan helburu handiak dituen klub baten eskaintza onartuta.
super amara Bera Berak 2026. urteari Euskal koparekin hasiera emango dio urtarrilaren 2an, Zarautzen. Izan ere, Aiala Zarautz taldearen aurkako finalaurrekoari ekingo dio Aritzbatalde kiroldegian, ostiralean 19,30etan. Euskal Kopako finalean Zuazo taldea zain dago, Lauko Ermua Errotabari 19-23 gaindituta, abenduaren 9an jokaturiko finalaurrekoan. Aldiz, Guerreras Iberdrola Ligara urtarrilaren 10ean itzuliko da O Porriñon eta lehen partida Gascan, urtarrilaren 13an, asteartean (20etan), Atticgo Elche hartuz.



































