Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako alboko jokalari Carmen Arroyo, bost eta hamar aste bitartean baja izango da, peroneoastragalino lotailuaren haustura osoa eta peroneokalaleo aurreko lotailu partziala dituelako, eta, horretaz gain, hezur edemak.

Hain zuzen ere, edemak dira bilakaeraren arabera aldatuko den baja-aldia zehaztea zailtzen dutenak.

Superkopako finalaren lehen zatian hartu zuen mina Arroyok, eta Ligako lehen hiru partidak galdu ditu. Azaroaren 7-8an eta 14-15ean European Leagueko kanporaketan parte hartzeari buruz sortzen diren zalantzak buruhaste sortzen ditu klubean.

Kruijswijk, infiltratuta

Bestalde, eskuineko orkatilak sortzen zizkion eta % 100a ematea eragozten zioten mina arintze aldera, Lisanne Kruijswijki infiltrazioa egin zioten asteartean. Izan ere, deialdian sartu arren, Begiristainek erreserbatu zuen Gascan eta Malagan. Teorian urriaren 3ko Liga itzulerarako prest egon beharko luke.

Etenaldian lidergoan

2029 Proiektua dela eta Guerreras Iberdrola liga lehen etenaldira iritsi da, urriaren 3ra arte iraungo duena. Álvarez, Prades, Amores, Fresco eta Fonkeng Calellan egingo dute konzentrazioa eta astelehenean Etxeberria eta Erauskin jokalariek bat egingo dute Espainiako selekzioarekin Alemaniarekin bi laguntartekoak jokatzeko, irailaren 25 eta 27an Granollersen. Prades, Amores eta Fresco Donostiara itzuliko dira eta Álvarez eta Fonkeng, gelditu. Era berean, Ishikawak Japoniara egin du bidaia eta Shunu, Kongora.

Guerreras Iberdrola Ligan hiru taldek irabazi dituzte partida guztiak. Golen aldea dela medio, Atlético Guardes da líder; super amara Bera Bera, bigarren eta Elda Prestigio, ondoren. Galizarrek Grafometal La Rioja eta atzo Elche gainditu dituzte A Sangriñan eta Morvedre, etxetik at. Eldak, berriz, Zonzamas eta atzo Málaga mendean hartu ditu Florentinon eta Atarrabian irabazteko gai izan da. Alacanteko taldea izango da bisitari Gascan urriaren 3an (18etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores