Lisanne Kruijswijk zentralak gutxienez beste denboraldi batez jarraituko du super amara Bera Berarekin, selekzioek geldialdia baino lehen berretsitako akordioa. Holandarrak taldeko hedabideei adierazi dienez “etxean bezala sentitzen naiz, eta plazer handia da klub honetan parte hartzea”.
La Salle ikastetxeko kiroldegian ospatu zen Aldundia Garaikurra E multzoko finala irabazi zuen Bera Berak Ecenarro Bergara taldearen aurka (26-20). Aitzitik, igoera fasean finalerdia galdu zuen Bera Berako senior taldeak Hernanin Elgoibarrekin (32-26).
Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo jakinarazi zuen bezala, Ester Somazak baja izan da aste honetan Espainiarekin, “Greziako egonaldian eskuin belaunean lesio bat izan zuelako”. Frogek hipotesi txarrenak berretsi dituzte.































