Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Komunikabideen aurrean, Super Amara Bera Berako entrenatzaile Jon Begiristainek argi utzi nahi izan du: “Hitzordu handia iritsi da gure klubarentzat, oso egun garrantzitsua da guztiontzat, eta lana errematatzea espero dugu”. Jokoan, European Leagueko multzoen faserako txartela, sei partidako ligaxka urtarrilean eta otsailean, klubaren helburuetako bat.

Aurreikusita zegoen bezala, kanporaketa Gascan erabakiko da, eta publikoak harmailak betez erantzun du, Dijonen egunean baino gehiago, eta horrek bi ate osteko harmailak irekitzera behartu du kluba. Hori dela eta, Begiristainek eskerrak eman dizkio publikoari bere prestasunagatik. “Zaleen babesa izatea oso garrantzitsua da beti baina hitzordu garrantzitsuetan gehiago, une txarretan lagunduko digute, baina baita onetan ere. Guk dena emango dugu, ez dago beste egunik. Espero dezagun festa bat izatea”.

Partidari dagokionez, Begiristainek “Rocasarekiko errespetua” nabarmendu du. “Denok jokatzen dugu irabazteko, errenta – hiru golekoa – oso polita da, baina haiek ere lor dezakete”. Horregatik, super amara Bera Berako entrenatzaileak bere taldea mentalizatu du, “une txarrak eta onak igarotzeko prest” egoteko. Joanekoan talde donostiarrak bi goleko desabantaila izan zuen bigarren zatian eta markagailua iraultzea lortu zuen. Horregatik, Begiristainek “Teldeko prozesu bera errepikatu nahi dugu, kontzentrazio berarekin atera, joko berarekin, eta partidan egon nahi dugu 60 minutuetan”. Horretarako, “defentsan oso kontzentratuta egotea, Rocasaren erasoa oztopatuz” eskatu du, jakinda “kanporaketa ez dagoela irabazita”. “Errentarekin ahaztu behar dugu, eta sutsu irten behar dugu ikusleen babesarekin partida irabaztera”. “Egoera guztietarako prest gaude”, balizko penalti txanda bati erreferentzia eginez.

Melinda Louisen bajari buruz galdetuta, Begiristainek hasperen egin du, “jokalari aparta delako, hegaleko eraginkorra, eta egokitu egin behar dugulako, Amoresi ere atsedena eman behar zaiolako”. Ildo horretan, entrenatzaileak nabarmendu duenez, “gure indargunea taldea da, eta indartsuago aterako gara”.

super amara Bera Bera bihar 13,15etan entrenatuko da Bidebietan eta 16etatik aurrera, Rocasaren txanda izango da.

Itzulerako partida Dragana Jakovljevic eta Danijela Sando epaile serbiarrak zuzenduko dute, eta Joao Costa portugaldarra izango da EHFko ordezkaria.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores