Ainara Luque Garcia, Bera Berako jokalari infantila, Euskadiko Selekzio infantilera deitua izan da, uztailak 6tik 10era Cangas de Narcean ospatuko den “Autonomietako XII. Infantil Txapelketa Nazionala” ospetsuan parte hartzera. Txapelketa hau maila honetako bitarteko Espainiako Txapelketatzat hartzen da. Selekzio partaideak hauek izango dira: ASTURIAS, VALENTZIA, CATALUINA, ASTURIAS, CASTILLA LA MANCHA, ANDALUZIA, NAFARROA ETA EUSKADI.
Amaia Cercadillo eta Enara Martinez Gipuzkoako Selekzio jubenilera deituak izan dira eta Maria Gracia ere Gipuzkoako Selekzio kadetera deitua izan da.
Jokelyn Tienstra atezain holandarra eta Dagmara Kowalska lateral poloniarra, nor bere Selkzio Nazionalengatik deituak izan dira 2005eko Europeo Sailkapena Txakelketaren kanporaketako partidak jokatzeko.
Holandako selekzioak Espainiako selekzioaren aurka jokatu du eta azpimarratu behar da Jokelyn Tienstra Ciudad Realen jokatutako itzuliko partidan jokalari aipagarriena izan dela, partida honetan Holandak kanpòraketa gainditu du eta espainiako selekzioa Europeotik kanpo utzi du.
Poloniako selekzioak berriz Alemaniako selekzioaren aurka jokatu du eta Dagmara Kowalska bere taldeko golegile nagusiena izan da jokatutako bi partidetan, kanporaketa gainditu eta 2005eko Europeorako sailkapena lortuz gainera.
Denboraldi bikaina burutu ondoren, goi mailako jokalariak merezitako oporrez gozatzen aurkitzen dira. Entrenamenduak abuztuak 8an hasiko dira berriz ere.
Lesionatuei dagokionez, azpimarratu behar da Esme Lopez Akilesen tendoi lesio larriaz kasik errekuperaturik dagoela eta Matxalen Ziarsolo eta Nagore Zipitriak ere, belauneko lotailu-haustura lesioen alta hartu dutela, beraz, aurredenboraldia gainerako kideekin hasiko dute.
Halaber, Esther Larreategi Capbretoneko CERSean aurkitzen da, goi mailako kirolari osaste zentruan. Zentro honetan rrekuperazio denbora 4 astekoa izango da, uztailak 21 arte.
Superligako bosgarren postuan amaitu du gure taldeak denboraldia Levante aldeko hiru taldeen –Sagunto, Elda eta Ribarroja– eta Itxakoren atzetik. 24 partida jokatu ostean, 16 irabazi eta 8 galdu ditu. 696 gol sartu eta 590 jaso ditu eta 05-06 denboraldian Europako EHF txapelketan izango da. Zailtasunak zailtasun denboraldiko helburu nagusia bete du taldeak. ABF kopan finaletik at geratu zen taldea gol bakar bategatik, Erregina Kopatik Itxakok kanporatu zuen penaltietan eta EHF txapelketan taldeak neurria eman zuen talde alemaniarrak kanporatu zuen arte. Kirol arloari dagokionez, beraz, gustura egoteko denboraldia bete dute Reyes Karreresen neskek.
Gauza negatiboen artean, zalantzarik gabe, denboraldian zehar izandako lesio ugariak eta larriak azpimarratu behar dira eta ongi zeuden jokalariek gain-esfortzu bat egin behar izan dute hori konpentsatzeko.
Etorkizunean baikorrak izateko eta ilusioa mantentzeko arrazoiak badira. Taldean diren eskarmentu handiko jokalariak mantenduaz eta jokalari gazteek espero daitekeen moduan erantzuten badute taldeak itxura polita du eta puntako postuetan jarraitzeko oinarriak jarriak daudela esan daiteke. Hala ere, hobetzeko eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko modu bakarra anbizioa eta sakrifizioa dira eta horrek izan behar du bidea egunen batean Levante aldeko taldeei aurrea hartzeko. Esan bezala, oinarriak jarriak daude baina proiektua eraikitzen jarraitu beharra dago.