Datorren astelehenean, abuztuak 27, kadeteen, jubenilen eta 2. mailako taldeen entrenamenduak hasiko dira. Anoetako miniestadioan egon behar duzue arratsaldeko 18:00etan korrika egiteko zapatilekin
Aurtengo kirol denboraldia bukatuta, AKABA BERA BERAko zuzendaritza
fitxaketa lanetan dihardu egun hauetan. Momentuz, jokalari berri baten
berri eman nahi dizuegu; PATRICIA AISA ZAMORA, 23 urtetako
gasteiztarra, jada. Bere 1,80ko altuerarekin, atezain nabarmena da.
Gasteizko EHARIALDEA taldean hasi zen bere kirol bilakaera, hortik
KUKULLAGA ETXEBARRIan (lehen mailako taldea)ibili eta AKABA BERA
BERAra dator orain, bigarren atezain bezala, jokoan dena emateko
desioz.
Sufritutako emaitza lortu du gaur Balentzian CEMENTOS LA UNION taldeak, non AKABA BERA BERAK eta lesioz jositako talde murriztua izanik jokoan, adore eta kemen sutsua erakutsi du, lau goletako diferentziaz galdu duelarik jada, LIga txapelketako irabazlearen aurrean jokatutako partiduan. Hainbeste lesio izanik taldean, Tati Garmendia entrenatzaileak, jokalari askok ohizkoak ez diren posizioak defendatzera behartu du, eta aldaketa ugari egitera, egoera honek neurketaren bilakaeran eragin zuzen-zuzena izan duelarik. Dena dela, eta defentsa lanetan (6:0 lehen zatian eta 5:1 gero) bikain ibili dira gipuzkuarrak, eta partiduaren lehen 15 minututan bederen, bi taldeetako jokoa nahiko parekatua gertatu da. Baina neurketa aurrera zihoalarik,beroa, tentsioa, eta ohizko ez diren lekuen defentsa trinkoa jokalarien jokoan nabarmentzen hasi da, eta honi, Petrinjaren kanporaketa gehitzen ba diogu (55garen minutuan tarjeta gorria jaso du hiru exklusioen ondorioz), azken markagailua ulertzea erraz gertatzen da. Honela gauzak, talde balentziarra Liga txapelketako txapeldun bilakatu da, eta AKABA BERA BERAK, merezitako bostgarren postua lortu du, zailtasun guztien gainetik eta jokatutako lehiaketa guztietan sendo agertu delarik, hortxe Erregina Koparen irabazle gertatzea adibidez, Europako txartel zuzena suposatu diolarik taldeari zuzenean.Pozik entrenatzailea eta jokalariak, bihar Errealaren partidua ikustera joango dira. Bestetik, hilabete honen bukaera arte mantenduko dituzte entrenamendu saioak gutxienez , eta jakin ezazue ere, bai Esme López, bai Patricia Pinedo eta Raphaelle Tervel jokalariak, nazioko selekzioaren lanetara gehituko direla datorren egunetan.
Idatzi honen bidez, AKABA BERA BERA taldearen Liga txapelketako azken partiduaren berri eman nahi dizuet. Datorren larunbat honetan izango da, maiatzak 19, eta egun lehiaketaren buruzagi den Cementos la Union talde balentziarraren aurka. Neurketa zaila hau jada, arratsaldeko 19,00etatik aurrera garatuko da Ribarrojako Udal kiroldegian, eta García Fernandez eta Pastor Gamos arbitro katalaniarrak izango ditu epaile. Cementos la Union taldeak Liga, txapelketako garaile gertatzeko, jokoan diren bi puntuak behar-beharrezkoak ditu, eta adore eta kemen guztia ipiniko du zelaian, kontutan izanik gainera, AKABAK aurtengo denboraldian bere aurka jokatutako hiru partiduetatik bi kasuetan, gipuzkuarrak garaile gertatu direla. Jokalariei gagozkilarik, Patricia Pinedo zalantza da berriro, sorbaldako minez suspertzen jarraitzen ari da momentuz, eta baita Zulai Agirre ere, azken partiduan, eskuin eskuko hatz txikia bi lekuetatik apurtu bait zuen. Liga txapelketako azken neurketa honetara, gipuzkuarrak indar eta ilusio osoz doaz, jendartekoari partidu on eta garaipen bat eskeintzeko intentzioz.
Garaipen berri bat lortu du gaur AKABA BERA BERAk etxean, azken minuturarte dena ematen saiatu den UE LLEIDA baten aurkako neurketan. Dena dela, katalaniarrak ezin izan dute zailtasun gehiegirik sortu jokoan, gipuzkuar taldeari. Lehenik eta behin, kontutan izan behar dugu gainera, LLeidako taldea Donostiara ailegatu dela maila mantentzeko garaipenaren garrantziaz jakitun,horrek suposatzen duen ardurarekin. Baina gipuzkuarren defentsa lanak (5:1) bikainak gertatu dira zelaian, katalaniarren saiakerak Ciobanuren atean erabat zailduz. Egoera honi, partiduaren lehen zatiko 15garren minutuan gertatutako Martin jokalariaren lesioa gehitu behar diogu, eta AKABAk, defentsa lanetako trebetasuna aprobetxatuz gora etengabe igo eta jaurtiketa indartsuen bidez markagailua bere aldera eramaten joan dela minututik-minutura, Lleidak ezer gutxi egiten lortzen zuen bitartean. Gipuzkuarren jokoaren gurutze, hiru penaltien husak izan dira hor nonbait. Baina, AKABAk bete egin du gaur bere zeregina Bidebietan, eta gaurtik aurrera, bere gogo eta entrenamendu saioak ,datorren larunbatean, maiatzak 19, Ribarrojan (Balentzia), Liga txapelketako azken patiduan, CEMENTOS LA UNION talde indartsuaren aurka jolastuko duen neurketan izango du jada. Jokalarien lesioei dagokionez, jakin ezazue, Patricia Pinedok sufritzen duen eskuineko sorbaldaren tendinitisa gainditzen ari dela, eta agian, lehiaketaren azken partidu horretarako prest izango duela entrenatzaileak.