Akaba Bera Berak ez zuen eduki arazo handirik partida bere alde erabakitzeko eta bi puntuak etxera ekartzeko. 5:1 eta 6:0 defentsa sistemak konbinatuz, laguntzak eta baskulazio onak eginez, etxeko taldeak arazo handiak eduki zituen Johana Bouveretek babestutako atera iristeko, %50eko efektibitatea eduki zuelarik. Honek, baloi asko berreskuratzeko aukera eman zuen eta kontraerasoko jokoa egin.
Eraso posizionalean, nahiz eta ekintzak ez oso sakonak izan, Akabako jokalariek sartzeko lekuak erraz lortu zituzten.
Orain, talde osoaren ardura Europako Txapelketako 1/16 kanporaketako aurkaria ezagutzea da. Bihar asteartea, urriak 9, eguerdian egingo da Europako Errekopako zozketa Europako Federazioko egoitzan.
Farho Gijón: Álvarez, Sakada (1), Lozano (4), Fernándes (7,2p), Pavel (5, 2p), Rald (1), Martínez (1) -hasierako taldea-, Temprano, González, Porteiro, Agelles, Pulido (2) eta Rodríguez.
Akaba Bera Bera: Bouveret, Tati (6, 2p), Esme López (5), Agirre (5), Ziarsolo, Pinedo (3), Sanrromán (4) -hasierako taldea-, Aisa, Rubio, Petrinja (1), Mínguez, Krnic (1), Puche eta Valverde (2).
Epaileak: Bustamante eta Paskualena (Navarra), Farhotik kaleratuak: Lozano (2, Akabaren aldetik: Pinedo (2), Agirre eta Krnic (2)
Markagailua bost minuturo: 0-3, 1-4, 3-5, 3-8, 5-10, 7-13 (atsedena), 10-16, 12-17, 14-19, 17-21, 20-23 eta 21-27 (amaiera).
Bera Berako gazteak ezin hobeto hasi dute liga txapelketa. Defentsa eta kontraerso azkarrak izan ziren hain erraz irabazteko arrazoi nagusia. Jokalari guztiak eduki zuten jokatzeko aukera, beraz,ondo baino hobeto aritu ziren lehen partida honetan. zorionak denoi.
Gure kadeteek arazorik gabe irabazi zuten lehen jardunaldi honetan. Partida hasieratik ikusi zen Bera Berako neskak gehiago zirela. Jubenilen antzera, kontraeraso azkarrak izan ziren jokuaren oinarria. Beraz, eskubaloiaren jardunalida ezin hobea amaitu da. Zorionak kadeteak eta jarrai lanean gogor.
Larunbata honetan, urriak 6, kadeteen eta jubenilen txapelketa hasiko da. Lehenengo jardunaldian, biak Zumaiako Pulpo taldearen kontra dute.
kadeteak arratsaldeko 17:30tan eta jarraian, jubenilak 19:00tan. Bi partidak Bidebieta kiroldegian izango dira. Zorte on bioi
Larunbatean,Urriak 6, Akaba Bera Berako taldea Asturiaseko lurraldetara bidaiatuko du, Farho Gijonen aurka egiteko arratsaldeko 19:00tan hiriko Kirol Jauregian. Aurrez, jeitsierari ekiditeko borrokan sartzen den taldea dugu hau, baino oraingoz jokatu diren zortzi puntuetatik bost lortzeko gai izan da, beraz, ligako zazpigarrenak kokatuta daude. Emaitza on hauek, konfiantza eta lasaitasuna emango zietelakoan gaude datozen jardunaldiei aurre egiteko.
Beste talde batzuekin alderatuta, Farho Gijon-ek ez ditu fitxaketa oso nabarmenak egin, baliteke eduki dituzten, bai lehen bai orain, diru estutasunagatik. Hala ere, ezker alboko Viorica Pavel bereizi dezakegu, batez ere atzetik jaurtitzeko daukan gautasunagatik, eta Oksana Sakada Astroc Saguntotik iritsi den lehenengo lerroko ukraniar internazionala.
Akaba Bera Berako jokalariei gehiegizko konfiantzazko jokoan ez erortzea behartuko duen taldea izango da