Bera Bera

Select your language

Bera Berak bihar larunbata, irailak 10, 2011-2012 denboraldiari hasiera emango dio Bidebieta Kiroldegian, arratsaldeko 7etatik aurrera, Kukullaga-Etxebarri bizkaitar taldearen aurkako partidan. Bera Bera Eskubaloiak ilusioz ekingo dio denboraldiari EHF Europako Kopara itzuliko den urtean. Horretarako, aurtengoa osatzeko Bera Berak iazko taldea mantendu egin du, hau da, Rubio eta Cuña zentralak, Punko, Bea Fernandez eta Campa hegalean; Ziarsolo, Altuna eta Berta, alboetan eta Dara Carvalho pibotean. Bigarren urtean Nagore Arizagak minutu gehiago izango ditu eta taldera etorri dira Darly Zoqbi eta Yamiley Rodriguez atezainak, Eli Pinedo ezker alboan eta Antonella Mena argentinarra pibotean. Taldea Alba Menendez osatzen du, 10 hilabeteko lesio larri baten ostean entrenatzen hasi dena. Biharko norgehiagokan Ohorezko Mailara igo berri den Kukullaga-Etxebarri talde bizkaitarra izango du aurrean, pasa den igandeko Euskadi Kopako finala kostata irabazi zuen arerioa, hain zuzen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores