Eguna: Maiatzak 28 Mayo
Ordua: 19:00
Lekua: Polideportivo Municipal de Estella
Akaba Bera Berak Itxako izango du arerio ligako azken partidan eta laugarren
postua izango dute jokoan. Dagoeneko bi taldeek denboraldiko helburua lortu
badute ere, ziur ez dela emozioa faltako eta bi taldeek norgehiagoka
ikusgarria eskeiniko dutela.
Eguna: 05-05-21
Lekua: Bidebieta kiroldegia
Epaileak: Bañuelos Velasco / Karrera Zaldua (Euskadi)
Akaba Bera Berak ez luke arazorik izan behar garaipena eskuratzeko
Akaba Bera Berak sailkapeneko azken postuan den Foto Prix Castelldefels
taldea hartuko du Bidebietan liga txapelketako azken aurreko jardunaldian.
Lehen lana bi puntuak eskuratzea izango bada ere, Reyes Karreresen neskek
Itxakok Astroc Sagunto liderraren pistan egiten duena arretaz jarraituko
dute. Gogora dezagun une honetan nafarrak laugarren postuan direla
donostiarrak baino bi puntu gehiagorekin eta datorren astean elkarren aurka
neurtuko dituztela indarrak ligako azken jardunaldian.
Eguna: Maiatzaren 14
Ordua: 19:00
Lekua: Bidebieta Kiroldegia
Epaileak: García Fernández / Pastor Gamón (Katalunia)
Akaba Bera Berak sailkapeneko lehen postuan den Astroc Sagunto hartuko du etxean. Arerio benetan gogorraren aurka neurtuko dituzte indarrak donostiarrek, valentziarrek ez baitute norgehiagokarik galdu liga osoan. Halakoetan esaten den bezala, galtzeko gutxi eta zer irabazi asko dute Reyes Karreresen neskek larunbatean. Hala ere, ziur gaude gure taldeak bere onena emango duela ez dizkiola gauzak erraz jarriko Valentziako taldeari.
Eguna: 2005-05-07
Ordua: 18:15
Lekua: Polideportivo Municipal de Ribarroja (Valencia)
Epaileak: Raluy Lopez / Sabroso Ramirez (Canarias)
Akaba Bera Berak liga txapelketari berrekingo dio sailkapeneko hirugarren postuaren bila. Horretarako, ordea, etxean oso sendo ari den eta sailkapenean puntu bat aurretik den Cementos La Unión Ribarroja taldea gainditu beharko du. Talde Valentziarrak kopan espero zitekeen maila eman ez bazuen arren, talde indartsua eta arriskutsua dela erakutsi du orain arte jokaturiko partidetan, bereziki bere zalegoaren aurrean jokatzen duenean. Urtero aurreko postuetan ibiltzen den taldean Elisabeth Pinedo hegalekoa, Begoña Sanchez beteranoa, Isabela Florian errumaniarra eta Lucia Vianna brasildarra dira jokalari garrantzitsuenak.
Reyes Karreren iritziz, “joko azkarra eta erasokorra egitea lortzen badugu bi puntuak eskuratzeko moduan izango gara. Beldurrik gabe jokatu behar dugu punturen bat lortu nahi badugu”.
Valencia Villegas 25: Silvia Navarro, Muriel (1), Esther Fernández (4), Cristina Gómez (1), Vesna Stefanovic (5), Paula Simescu (9, 2p), Elena Martí (3).Jessica Martínez (1), Neus Llorens (1).
Akaba Bera Bera 36: Jockelyn Tienstra, Dagmara Kowalska (6), Zulai Agirre (4), Tati Garmendia (7, 5p), Verónica Valverde (5), Manuela Fiedel (5), Itxaso Egaña.Drofn Saemundsdottier (3), Libe Altuna (1), Patri Pinedo (5).
Epaileak: Angulo del Río / García González (León)
Valentziako Malvarrosa kiroldegian jokaturiko partida.
Partzialak: 2-4 / 4-7 / 4-10 / 6-14 / 10-16 / 13-20 (atsedenaldia). 17-22 / 19-25 / 20-28 / 21-32 / 23-34 / 25-36 (amaiera).
Akaba Bera Berak hamargarren garaipena jarraian eskuratu zuen Valencia Villegas taldearen aurrean eta laugarren postuan jarraitzen du. Datorren asteburuko jardunaldian Akaba Bera Berak atsedena izango du eta apirilaren 28an Itxakoren aurka neurtuko ditu indarrak Kopan. Maiatzaren 7an ekingo diote berriro liga txapelketari, Cementos La Unión Ribarroja talde indartsuaren bisita jasoko dutelarik.