Akaba Bera Berak Farho Gijon taldearen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, larunbata, arratsaldeko 19:30etik aurrera Bidebieta kiroldegian. Pasa den jardunaldian Elda Prestigioren pistan meritu handiko garaipena lortu ostean Akaba Bera Berako jokalariek el lukete arazorik izan behar sei puntukin azken aurreko postuan den talde asturiarraren aurka garaipena eskuratzeko. Farho Gijon taldean iaz Itxakon aritu zen eta lehen aldiz selekzioaren deia jaso berri duen Yolanda San Roman zentrala nabarmentzen da Victoria Pavel hegalekoa eta Svitlana Doschuk atezaina ahaztu gabe.
Aurreikusi zitekeen baino zailtasun gehiago izan zuen Akaba Bera Berak garaipena eskuratzeko. Jarraian lorturiko bederatzigarren garaipenak berebiziko garrantzia du Europarako sailkapena lortzeko borrokan Itxakok Elda mendean hartu zuela kontutan izanik. Jardunaldi honen ostean nafarrak puntu bakar batera mantentzen dira sailkapenean baina gure taldeak aldea murriztu du Eldarekiko.
Gaizki hasi zuen norgehiagoka talde donostiarrak eta kanpotarrek aurrea hartu zuten markagailuan. Etxeko taldeak arazo handiak zituen Sanroman zentralaren jokoa gelditzeko eta erasoan ez zuten asmatzen. Ondorioz, gijondarrak aurretik izan ziren markagailuan norgehiagoaren minuturik gehienetan. Bost minuturen faltan etxeko taldeak hiru goletako abantaila hartu zuen bost eta biko partzialaren ostean eta erabakigarria suertatu zuen bi puntuak poltsikoratzeko.
Azpimarragarria Kowalskak erasoan eginiko erakustaldia.
Saemundsdottir islandiarraren debuta bigarren zatian eman zen.
AKABA BERA BERA: Tienstra, Fiedel (6,1p), Valverde (2), Pinedo (6, 2p), Tati Garmendia (4, 1p), Agirre (4), Egaña.
Darly, Ugartemendia, Altuna, Kowalska (8), Saemundsdottir.
FARHO GIJON: Doschuk, Sanromán (12, 2p), Lozano (4), Martínez (1), Alonso (3), Pavel (5, 1p), Gilsanz.
Temprano, Fuster, Morán, Rodríguez, Lapuerta.
Epaileak: Ordoki / Eraso (Nafarroa).
Partzialak: 2-4 / 4-6 / 6-8 / 10-10 / 11-11 / 13-13 / 13-14 / 15-16 / 17-18 / 21-21 / 26-23 / 30-26.
Sekulako garaipena (28-29) lortu zuten gure jokalariek Elda Prestigio talde indartsuaren zelaian. Etxeko taldea oso indartsu hasi zen eta gure jokalariek nahikoa lan zuten Eldakoen erasoari aurre egiten. Defentsan bigun eta desajuste handiak zituzten Reyes Karreresek zuzentzen dituen jokalariek eta etxekoek ederki aprobetxatu zuten egoera lehen zatian bost goletako errenta izatera iritsiaz. Minutuak pasa ahala, ordea, Akaba Bera Berako jokalariak norgehiagokan sartzen joan ziren eta defentsan izandako hobekuntza nabarmenari esker partida parekatzen joan zen.
Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren. Lehia amaitzeko hamr minutu falta zirenean gure jokalariak markagailuan aurreratu ziren eta garaipena erdietsi zuen berdintasun handiko azken minututan.
Jokalari guztiek maila handia erakutsi bazuten ere, bereziki aipagarria Veronica Valeverdek y Dagmara Kowalskak aurkariaren ate aurrean erakutsitako abilezia, Jockelyn Tienstra atezainak azken hamar minutuetan eginiko lan bikaina ahaztu gabe.
Elda Prestigio: Aitziber Elejaga, Stephanie Cano (4), Beatriz Morales (7), Diana Box (1), Susana Fraile (5), Oana Soit (4), Silvana Ilic (5).
Akaba Bera Bera: Jockelyn Tienstra, Itxaso Egaña, Zulai Agirre (5), Tati Garmendia (1), Patri Pinedo (4), Veronica Valverde (6), Manuela Fiedel (4).
Dagmara Kowalska (9).
Partzialak: 2-1 / 6-3 / 8-4 / 9-7 / 11-9 / 14-11 (atsedenaldia). 17-15 / 19-18 / 21-20 / 22-23 / 26-26 / 28-29.
Akaba Bera Berak arazorik gabeko garaipena lortu zuen. Atsedenerako, 16-11 emaitzarekin, partidaren agintearekin egin ziren. Reyes Carrerek bigarren zatia ezohizko jokalariei minutuak emateko erabili zuen, eta ez zuten huts egin.
Golegileak hauek izan ziren: Tati Garmendia 5, Manuela Fiedel 6, Patri Pinedo 4,Itxaso Egaña 8,Verónica Valverde 1,Roxana Citu 2,Libe Altuna 6,Zulai Agirre 4.
Akaba Bera Berak Plusfec U.E. Lleida taldearen aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean arratsaldeko 19:30etik aurrera Bidebietako kiroldegian. Kataluniako taldeak apustu gogorra egin zuen denboraldi hasieran ligako lau talde onenen artean sartu eta datorren denboraldian Europan jokatzeko helburuarekin baina gauzak ez zaizkio nahi bezala joan Antonio Bustok zuzentzen duen taldeari eta gaur egun hamargarren postuan sailkaturik dago. Maila oneko jokalariak eta talde polita osatu arren Lleidako taldeak irregulartasun handia azaldu du denboraldian zehar partida onak eta txarrak tartekatuaz. Horregatik, Akaba Bera Berako jokalariek euren mailarik onena eman beharko dute garaipena eskuratu nahi badute egun ona duenean talde arriskutsua baita kataluniarra.
Jokalariei dagokienez, talde donostiarreko zaletuek ongi ezagutzen duten Monica Nedelciu errumaniarraren presentzia azpimarra genezake, iaz Reyes Karrereren esanetara aritu baitzen. Gainontzeko jokalariei dagokienez, Isabel Bastero eskuin hegalekoa, Dolores Martin zentrala eta selekzioan aritzen den Goretti Castañeda 19 urteko pibote gaztea dira gehien nabarmentzen direnak. Ezin ahaztu ditzakegu Jurate Jankaitiene atezain lituaniarra, nazionalitate bereko Gabriele Mitkeviciute eta Mariko Komatsu korear txikia.
Espero dezagun gure jokalariek laugarren postuari eusteko ezinbestekoak zaizkien garaipena eta bi puntuak eskuratzea.