Bera Bera

Select your language

Atzo astelehenean Bera Berako Eskubaloi Eskola Bidebieta Kiroldegian aritu zen lehenengo aldiz. Ordubete alaia izan zen eta askorentzako aurreneko kontaktua eskubaloiarekin. Horrela, 8 eta 11 urte bitarteko gazteak osatzen duten Eskola astelehenero elkartuko da arratsaldeko 6,30etatik 7,30etara, eskola kirolari oztopo egiten ez duen ordutegian. Verónica Valverdek zuzenduta, partaidetza kirola du helburu Bera Berako Eskolak. Kirolara eta, batez ere, eskubaloiara gazteak erakartzea da bere asmoa eta horretarako koordinazio jokuen bitartez motrizitatea eta baloiarekin kontaktua lantzen dituzte. Bigarren urte honetan, Eskolan parte hartzeko deia egiten du Veronicak eta erronka bat finkatu ere bai: mutilen infantil taldea eratzea konpetizioetan aritzeko. Izan ere, Eskola lehenengo urratsa da Bera Bera Eskubaloiak dituen beste taldeetara salto egiteko, infantila, bi kadete eta jubenila, guztiak neskak osaturiko taldeak, hain zuzen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores