Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak ez du espekulaziorik nahi izan igo berri den Kukullaga-Etxebarri aurrean eta hasiera hasieratik arerioari erakutsi die nagusitasuna defentsan bizkaitarren lehenengo lerroari presio latza eginez. Izan ere, Reyes Carrerek Euskadi Kopako finalean 6-0 defentsa aldatu eta 5-1 ezarri zuenenan, Eli Pinedo aurrean ipinita, gauzak aldatu ziren eta Bidebietan gauza bera gertatu zen, hau da, 4-0 partziala hasi eta berehala, 10-6 eta 15-8 atsedenaldian. Bigarren zatian, Bera Bera Eskubaloiko entranatzailea 6-0 ohiko defentsara bueltatu da eta jokalari guztien artean minutuak banatu ditu, horien artean, Nagore Arizaga gaztea eta Antonella Menak eta Yamiley Rodriguezek debuta egin dute, honek oso fin ibili den Darlyri atsedena emanez, alegia. Oso hasiera eman dio beraz Bera Berak, jokalariak oso motibaturik irten dira erakargarria izango den ligako lehenengo partida lehenbailehen erabakitzeko. Bera Bera 39 – Kukullaga 19 Bera Bera (15 + 8): Zoqbi eta Rodríguez, Altuna (1), Punko (6), Rubio (6), Cuña (1), Carvalho (3), Pinedo (6), Berta (6), Campa, Bea Fernández (4), Ziarsolo (5), Mena (1) eta Arizaga Kukullaga (24 + 11): Azaola, Aisa (2), Rodríguez (2), Goretti, Bayón, Etxabe (1), Mujika (1), Belloso (2), Azkona (3), Castaños (5), Olga (1), Mariya (2) Epaileak: Barrena y García (Euskadi) Partzialak: 4-1, 6-2, 9-4, 9-6, 13-7, 15-8; 17-10, 23-12, 28-12, 31-13, 35-16-39-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores