Akaba Bera Berak 27- 20 irabazi zion Castro Urdialeseko Promociones Paraisori. Atsedenaldira 12na iritsi ziren bi taldeak, baino bigarren zatian, eta batez ere azkeneko 10 minututik aurrera Bera Berak partidako erasoa zein defentsaren kontrola lortu ondoren, markagailuari erabateko aurrea hartu zion.
Jokua 6:0 defentsa sistemarekin hasi zen etxekoen aldetik, baino minutu gutxira eta aurkarien lehenengo lerroko baloien mugimenduak eragozteko helburuarekin, 5:1 sistemara aldatu zen Tati Garmendia jokalaria aurreratu gisa jarriz, eta partidaren bukaeraraino horrela jokatuz.
Hasieratik partida bideratuta uzteko nahiarekin,antsietatea eta urduratasuna sortu zen jokalarien artean lehenengo zatian zehar baloi gehiegi galdu zirelarik. Baino bigarren zatiko 15garren minututik aurrea igoera azkarrak kontrolatu ziren gehiegizko galerak ekiditeko, eta hemendik aurrera 6-1eko aldeko partziala lortu zen partida etxekoen alde erabakita uzteko.
Akaba Bera Bera: Bouveret, Rubio (4), Petrinja, Patri Pinedo (5), Esme López (2), Tati Garmendia (8,2p), Ziarsolo (4) -hasierako taldea-, Aisa, Sanrromán (2), Puche (1), Krnic, Valverde (1) eta Mínguez.
Promociones Paraíso: Larroca, Elorza (2), Cuña (5, 1p), Montes (8, 5p), Franco, Duñabeitia (4), Komatsu -hasierako taldea-, Scholtz, Azcona (1), Castro, Fuster, Gómez, De la Fuente eta Pasztor.
Epaileak: Monge (Catalunya) eta Gude (Euskadi).
Petrinja (2),Pinedo, Ziarsolo eta Esme López (2)Akabaren aldetik kaleratu zituzten, eta Cuña (2) eta Duñabeitia Castroren aldetik.
Markagailua 5 minuturo: 3-1, 5-4, 7-7, 10-8, 12-9, 12-12 (atsedena), 14-14, 17-16, 18-18, 24-19, 22-18 eta 27-20 (amaiera).
Roquetasen aurkako partidako azken 3 segundutan egindako falta bat, epaileek txartel gorriarekin zigortu zuten, honengatik, Espainiako Federazioko Diziplinazko Batzordeak Zulai Agirre partida batekin zigortu dute.
Epaileek, partidako aktan jarri zutenaren arabera, jokaldia txartel gorriarekin zigortzearen arrazoia zera izan zen: Zulai Agirrek, Roquetaseko Alina Da Conciençaori “bi eskuekin aurpegian jo egin ziolako jaurtitzera zijoanean”.
Akaba Bera Berako zuzendaritzak ez dator bat epaileek lehendabizi, eta Diziplinazko Batzordeak ondoren, hartutako erabakiarekin eta honengatik, gaur bertan, ostirala, zigorra honen aurkako helegitea jarri du. Jokaldi horretako irudiak bidali dira ere, non, argi ta garbi ikusten da Zulai Agirre besoa ikutzen duela eta ez aurpegia
Nahiz eta, irudien bitartez frogatu izana jokaldia ez dela epaileek esandakoa bezala, ez dira onartu Akaba Bera Berak egindako alegazioak. Honengatik guztiagatik, Zulai Agirre ezin ahalko du Promociones Paraiso Castro Urdialesen aurka jokatu.
Irailaren 29an, larunbata, Akaba Bera Berak aurre egingo dio Castro Urdialeseko Promociones Paraiso taldeari, arratsaldeko 19:00tan Bidebietako kiroldegian.
Goi mailara lehen aldiz igo den taldea da Promociones Paraiso, eta bere lehenengo hiru jardunaldietan emaitza onak lortu dituzte, Mar Alicanteren aurka puntu bat lortuz eta beste bi partidetan, Roquetas (24-21) eta Gijon (21-23), oso gutxigatik galduz. Beraz, nahiko ondo moldatzen ari da maila berri honetan.
Aurredenboraldian Akaba Bera Berak, bestalde, eta Promociones Paraisok bitan jokatu dute lagunarteko partidetan, eta bietan, Akaba Bera Berak lehia irabazi du.
Beste talde berriek bezala, egin dituen fitxaketak goi mailan eskarmendua dutenak dira, hauen artean Zsofia Pasztor eskubi alboko hungariarra (Cementos La Union Ribarrojako jokalaria ohia); Marta Fuster pibotea (Gijoneko jokalari ohia); Mariko Komatsu eskubiko hegalari japoniarra eta internazionala (Lleidako jokalari ohia); Lidya Montes ezker alboko jaurtitzailea eta Andrea Scholtz atezain hungariarra. Hala ere, jokalari garrantzitsuena Veronica Cuña zentral galiziarra da, taldearen oinarria da eta bere mugimendu azkarrei esker, nahiz erasoan nahiz kontraerasoan, taldeko jokalari arriskutsuena bihurtzen da
Akaba Bera Berako ezker albokoa Natasa Krnic, Montenegro bere herrialdearen selekziorako deia jaso du. Datorren urriaren 14ean egon beharko du, Superliga ABFen jardunaldirik ez dagoela aprobetxatuz. Hemendik gure sorterik beroenak bidaltzen diogu.
Berdinketa lortu zuen Akaba Bera Berak asteburu honetan Almeriara egindako bidaian. Partida gogorra hasieratik, bi taldeen defentsa lanak garrantzia hartu zuen lehenengo unetik. Akabak, nahiz 5:1 defentsarekin hasi, laister jeitsi zuen 6:0 batera. Bigarren zatian, berriz, 5:1era bueltatu zen Krnic aurreratuta eta azkeneko unetan 4:2 jokatuz Rubio eta Valverde aurrelari gisa. Lehenengo zatian hainbat hutsune izan arren defentsa lanetan, bigarren zatian nahiko ondo aritu zen taldea eginkizun honetan. Beraz, oso partida parekatsua ikusi ahal izan zen bi taldeen arteko borrokan. Erasoan, Natasa Krnic gaztea nabarmendu zen bere atzeko jaurtiketa gogorrekin, Roquetasen defentsa erraz gaindituz. Nahiz eta Akaba Bera Berak hainbatetan markagailuan aurrea hartu, batez ere azkeneko minutuetan, ez talde batek ez beteak ez zuten lortu partida erabat menperatzea.
ROQUETAS: Oliveira, Bastero (4), Isabel Ibáñez, Tihana Ambros (3), Ana Paula Rodrigues (7), Alexandra Ristovska (5), Conceinçao (6), Ester García, Rosa Ana Jiménez , Morón (1), Laura Gina (1) eta De las Heras.
AKABA: Bouveret, Rubio, Valverde (1), Pinedo (6), Garmendia (2), Lopez (3) Agirre (5), Petrinja, Mínguez, Aysa, Puche (4), Ziarsolo (2) eta Krnic (4).
Bost minuturo: 3-0, 4-4,10-10, 13-12, 15-14 (atsedena), 17-16, 20-18, 21-21, 23-22, 25-24 eta 27-27 (amaiera)
Epaileak: Márquez eta Valero (Valentzia). Kanporatuak Roquetasen aldetik: Ambros (2), Bastero, Laura Gina eta Conceinçao. Akaba Bera Beraren aldetik: Eider, Petrinja (2), Agirre(1 eta 59. minutuan gorria zuzenean ikusi zuen)