Irailaren 15ean, larunbata, Akaba Bera Berak ligako partida jokatuko du Bidebieta kiroldegian arratsaldeko 19:00tan, Elche Mustang Ohorezko mailara igo berria den taldearen aurka. Orain dela bi denboraldi goi mailan jokatutako taldea dugu, eta orduan, beste emaitzen artean Akaba Bera Berari 22ko berdinketa bat atera zion bere etxean.
Elchek ohorezko mailari aurre egiteko, elitean eskarmendu zabala duten jokalariak fitxatu ditu nabarmenenak, besteak beste, hauek direlarik: Susan Andersen (Akaba Bera Bera eta Vicar Goyako jokalari ohia), Cristina Cabeza (Vicar Goyako erdilaria), Marieke Van Der War (atezaina, Holandako selekzioko jokalaria), eta Tere Tur (Albokoa, Sagunto Bmko jokalari ohia). Hortaz, nahiz eta igo berria izan, ikusteko dago zer nolako maila erakusten duen.
Akaba Bera Beraren aldetik, Rafhaelle Tervelen eta Libe Altunaren baja ziurrekin jarraitzen du. Aldiz, baliteke partida honetarako Patricia Pinedoren parte hartzearena gauzatzea. Berri ona da pixkanaka taldea osatzen ari baitira eta. Honekin, lehenengo partidan bi puntu garrantzitsuak galdu ondoren, oraingo honetan berriz ez errepikatzea espero da. Gauzak horrela, intetsitate handiko partida ikusteko aukera izango da Bidebieta kiroldegian larunbata honetan.
Ohorezko mailako partidaren aurretik jubenil mailako lagunartekoa ikusi ahal izango da Bera Bera eta Askartza taldeen artekoa. Arratsaldeko 16:30tan Bidebieta kiroldegian
Larunbata honetan, irailak 8, ABF txapelketaren 2007-2008ko denboraldiaren hasiera ofizialari emango zaio. Akaba Bera Berak Santanderreko Marina Park-en aurka hasiko du konpetizioa, gaueko 20:00tan Cantabriako kapitaleko La Albericia kiroldegian. Aurrez, inongo arazorik eman behar ez duen aurkaria izan daiteke, hain zuzen ere, arrazoi honengatik gure taldeak ezingo du arreta inoiz galdu.
Denboraldi berri bat hasiko da eta honekin batera erronka berriak klubarentzat. Hauen artean, aurretik lortutako garaipenak errepikatzeaz gain, beste urrats bat eman nahi da eta lortutakoa hobetu. Beraz, gure helburuak izango dira Europako Errekopako final laurdenetara iritsi, ligako txapelketan pixka bat gorago joan eta nola ez, Kopako finala berriz jokatu. Ezbairik gabe, asmo handiak baino taldeko jokalariek borrokatzeko prest daudenak.
Plantila bat jokalari berri eta garrantzitsuenekin:
Montse Puche, erdilaria, jatorria, Astroc Sagunto. Internazionala
Yolanda Sanroman, erdilaria – albokoa, jatorria, Itxako. Internazionala
Eider Rubio,erdilaria, jatorria, Elda Prestigio. Internazionala
Johana Bouveret, atezaina, jatorria, Mios (Frantzia). Internazionala
Patricia Aisa, atezaina, jatorria, Kukullaga (Bizkaia)
eta azkenik, Reyes Carrere-ren etorrera
Marina Park-en aldetik esan, iaz txapelketako 12garrena bukatu zuela denboraldia, dena den, igo berria zenez bere helburu nagusia maila mantentzea izan zen. Beraz, aurten ikusi beharko da nolako taldea moldatu duen, eta bere fitxaketa berrien artean María Neghea ezker albokoa eta Elena Ivan pibote errumaniarrak nabarmentzen dira. Baita esan, ezkerreko egalean jokatzen duen Itxaso Egaña oñatiarra, eta Akaba Bera Beraren jokalari ohia, dagoela ere.
Akaba Bera Bera-ren aldetik, frantziako internazionala den Rafhaelle Tervel eta Libe Altuna zarautztarraren baja ziurrak izango dira. Aldiz, Patri Pinedo internazionalaren parte-hartzearen zalantza dago oraindik eta azkeneko entrenamendu arte ez da erabakiko taldearekin bidaiatuko duen ala ez.
Beraz, ilusio eta gogo handiarekin hastera goaz erronka berri hau.
Talde guztiek bezala, gureak ere hasi dira dagoeneko beren prestakuntzarekin.
Larunbata honetan, irailak 8, Bidebieta kiroldegian arratsaldeko 19:00tan, jubenilen lagunarteko partida ikus dezakegu Lapurdiko Anglet (Angelu)taldearen aurka.
Etorri eta ondo pasatzeko aukera izango duzu eskubaloia ikusten .
Gure web guneko – jokalariak- karpetan sartu eta 2007-2008 denboraldiko Bera Bera taldeetako jokalari guztiak kuskuxeatzeko aukera izango duzu