Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko jokalariek buruan dute azaroaren 15erarte jokatu behar duten norgehiagoka segida, Brasilgo Mundiala dela eta liga geldituko den arte. Ligako hori partida izango dira eta EHF Europako kopako kanporaketa. Horrela, larunbatean Elxen (7,30etan) Elche-Mustang aurrean izango du Bera Bera Eskubaloiak. Hortaz gain, zortzigarren jardunaldia aurreratuko denez donostiarrek Castro Urdiales taldea jasoko dute azaroaren 9an, asteazkena (7etan). Europa Azaroaren 12 eta 13ko asteburuan aurtengo EHF kopan debuta egingo du Bera Berak Belgikako DNW Antwerpen taldearen aurka. Partidak Donostian jokatuko dira, larunbatean (5,30etan) Gasca kiroldegian eta igandean (1etan) Egia kiroldegian. Europako kanporaketa ostean, Bera Bera Eskubaloiak norgehiagoka garrantzitsu bati aurre egin beharko dio azaroaren 15ean , asteartean, Saguntoren aurka Valentzian. Aste honetako plangintzaren arabera, gaur arratsaldean entrenatuko dira, bihar goizean eta Bera Berak ostiralean, goizeko 9etan, autobusez egingo du bidaia Elxeraino. Hemen larunbatean goizean entrenamendua egingo dute eta arratsaldean, partida. Eskolarekin, argazkia Argazkian, ohorezko mailako jokalari guztiak eta Reyes Carrere entrenatzailea Bera Berako eskubaloi eskolarekin agertzen dira. Astelehenero topo egiten dute eta, zubia izan arren, Bidebieta kiroldegian elkartu ziren herenegun. Egun horretan eskolara etortzeagatik saria jaso zuten, goi mailako taldearekin argazkia, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores